Egutegi fiskala
Arautegia
Errolda fiskalak, non ordaindu beharreko kuotak eta hauek finkatzen dituzten zergako elementuak ezartzen baitira, jendaurrean ikusgai jarriko dira udaletxeko bulegoetan dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenagotik eta hamabost laneguneko epez.
Kuotak eta gainerako zerga-elementuak, dagozkien erregistroetan alta ematerik suposatzen ez dutenez gero baizik eta subjektu pasibo bakoitzari banaka jakinarazi zaion egitate zergagarri bati dagozkionez gero, kolektiboki jakinaraziak izango dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 98.3 artikuluan aurreikusitakoaren babespean.
Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.
Azaldutako egutegi fiskal honen iragarkiak kobrantza-iragarkiaren zeregina ere beteko du. Kobrantza ondoko zehaztapenen arabera egingo da:
- Ordaintzeko bitartekoak: Ordainketa egin daiteke udal-bulegoetan kreditu-txartelarekin, ordainketa-pasabidearen bitartez, edo internet bitartez hemen. Era berean, subjektu pasiboei igorritako barra-kodea duen dokumentuaren bidez ordaindu ahal izango da xede horretarako egokitutako diru-kutxatan
- Ordaintzeko lekuak: Ordainketa-dokumentuan agertzen diren diru-etxe lankideetan.
- Borondatez ordaintzeko epeak bukatzen direnean, zorrak premiamenduzko prozedurak exijituko dira, eta sortuko ditu exekuzio aldiko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, sortu diren kostuak.Zerga horien ezarpen eta eraginkortasunari buruz emandako egintzen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio, administrazioarekiko auzi errekurtsoaren aurretik, haiek ebatzi zituen organo berari, borondatezko epearen barruan edo epe hori bukatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.
Nolanahi ere, interesdunak erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahal izango du, aukeran eta administrazio-auzialditarako auzi bideari ekin baino lehen, berraztertzeko ebazpen espresu nahiz isilbidezko kontra, Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean eta hilabeteko epean.
Zerga egutegi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, www.orio.eus orrian eta udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da, kobrantzarako iragarkiaren funtzioa bete dezan, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Diru-bilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 2ko 2006/38 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Alkateak onartuko ditu arestiko puntuan jarritako ordainketa epeetan gertatzen diren aldaketak. Horiek zerga egutegi hau argitaratu zen era berean argitaratuko dira: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, www.orio.eus orrian eta udaletxeko iragarki taulan.