Elena Errasti Marquinez

Zuzendaria

Ordutegia:

14:30 – 19:00

Helbidea:Iturbide, 18

Tel.:943 83 37 27

Mail:danbolin@orio.eus

2026-2027 ikasturteko matrikulazio-datak:

  • Ekainaren 15etik 18ra: Gaur egungo ikasleek bakarrik eman dezakete izena; alegia, 2025-2026 ikasturtean Danbolin Musika eta Dantza Eskolan matrikulatuta egon direnek.
  • Ekainaren 22tik 24ra*: Ikasle berriek eman dezakete izena. Ekainaren 25ean esleituko dira plazak.
  • Irailaren 1etik 4ra*: Ikasle berriek eman dezakete izena. Irailaren 7an esleituko dira plazak.

* Beti ere, plaza libreak baldin badaude.

 

Musika-hezkuntza zabala, adin guztietako ikasleentzako

Danbolin Musika Eskolan…

  • Haurrei musika zer den erakusten diegu txikitatik, musika estimatzen ikasi dezaten. 
  • Musika-tresnak jotzen erakusten dugu, bakarka zein taldean.
  • Ikasleengan musika-tresna nahiz ahots-taldeetan parte hartzeko interesa pizten ahalegintzen gara.
  • Jendaurreko saioak antolatzen ditugu eta afizionatuentzako musika-saioetan parte hartzen dugu.
  • Musika hezkuntza zabala eta askotarikoa eskaintzen dugu, adin mugarik gabe.

 

Egutegia

 

Irakasleak

Prezioak (2026-2027)

  • Musika eta mugimendua 1. eta 2. kurtsoa: 141 €
  • Musika eta mugimendua 3. kurtsoa: 207 €
  • Musika eta mugimendua 4. kurtsoa: 277 €
  • Musika mintzaira: 277 €
  • Instrumentua (30 m): 385 €
  • Instrumentua (40 m): 435 €
  • Bigarren instrumentua: 734 €
  • Dantza: 277 €
  • Taldeak bakarrik: 76 €

OHARRA: Familiaren egoera ekonomikoaren arabera, badago aukera prezioen murrizketa eskatzeko, Udalak jarritako baldintza hauen arabera (arautegia eta taula)

Ordaintzeko modua

  • Ordainketa osorik edo hileroko kuotatan egingo da.