Abe 17
19:00

‘Bideak’ dokumentala proiektatuko da abenduaren 17an

Lekua: Kutur Etxea
Antolatzailea: Talai Mendi Elkartea

Talai Mendi elkartearen ekimenez, Bideak dokumentala proiektatuko da Orion abenduaren 17an, ostiralarekin. Aritz Ganboa de Miguel artzain nafarraren erronka erakutsiko du ikus-entzunezkoak eta, sarrera doakoa izango den arren, gonbitak aurretik eskuratu beharko dira.

Hitz hauekin aurkezten du bere burua Ganboa de Miguelek: «Nafarroako bi herritan, Sakanako Arruazun (aitaren partetik) eta Erronkariko Izaban (amaren partetik), jatorria duen Arruazuko artzaina naiz. Natura eta landa-eremua izan dira beti nire pasio nagusiak, eta nire ogibide eta bizimodu bihurtu dira artzaintzaren bidez. Lan hau ederki uztartzen da nire afizioetariko batekin: mendi-lasterketekin».

Miguelek erronka bat jarri zion bere buruari: Arruazun egindako Idiazabal jatorri-izendapeneko gazta bat hartu eta, mendian zehar lasterka, Izabaraino eramatea, Pirinioak etapa bakarrean zeharkatuz. 2019ko urrian burutu zuen balentria, eta bidean gertatutako guztia dokumental batean jaso zuen Xabier Unanua Goikoetxearen laguntzarekin.

Proiektuaren inguruko xehetasunak hemen ikus ditzakezue.

Orioko emanaldia

Bideak dokumentala Orion izango da ikusgai abenduaren 17an, ostiralarekin. 19:00etan izango da, kultur etxean, eta aurretik gonbitak eskuratu beharko dira. Kultur etxean bertan jaso daitezke abenduaren 10eko arratsaldetik hasita.