Euskara, kultura eta festak
Iñigo Gaiton G. de Txabarri
Euskara-, kultura- eta festa-teknikaria
Tel:
943 83 03 46 / 679 417 763
Mail:
kultura@orio.eus
Helbidea:
Herriko Plaza, 1
20810 ORIO
Ordutegia:
08:30–14:30
Kultura-teknikari laguntzailearen telefonoa: 619 123 463
Euskararen alorreko ERRONKA ESTRATEGIKOAK eta helburuak:
- Euskararen erabilera normalizatzea, bai Udalaren barruan eta bai herrian (ekimenak planifikatu, martxan jarri, bideratu, koordinatu…), arloko beste eragileekin harremanetan: HPS, GFAko Euskara Departamentua, Urola Kostako Udal Elkartea, UEMA…
- Udalaren barruko dokumentazioa itzultzea euskaratik gaztelaniara eta alderantziz: aktak, txostenak, gutunak…
- Udalak sortutako testuen kalitatea zaintzea eta, oro har, Udalari aholkularitza linguistikoa eskaintzea.
- Herriko elkarteei eta merkataritza-establezimenduei itzulpen- eta aholkularitza-lanak eskaintzea.
- Hezkuntza alorrean Udalak bideratzen dituen kanpaina edo ekimenak sustatzea.
Kulturaren alorreko ERRONKA ESTRATEGIKOAK eta helburuak:
- Orioko herritarren garapen pertsonal eta kolektiboa sustatzeko kalitatezko kultur eskaintza zabal eta anitza osatzea berritasun, aniztasun, elkartasun, herritarren arteko bizikidetza eta emakume eta gizonezkoen berdintasun-printzipioak kontuan hartuz.
- Herriko kultur elkarte, talde eta eragileek sortutako kultur jarduerak sustatzea, babestea eta zabaltzea, beren arteko eta Udalaren arteko lankidetzarako eta koorinaziorako bideak sortuz, elkartegintza sustatzeko eta elkarteen garapenean laguntzeko.
- Herri-ondarea balioan jartzea, sustatzea eta zaintzea, horretarako programak sortuz.
- Jai eta festa parte-hartzaileak sustatzea eta antolatzea, jarduera berritzaileak bultzatuz, betiere herriari izaera ematen dioten tradizioak ahaztu gabe.
Zerbitzuen zerrenda
Euskara:
- Euskarari buruzko informazioa eta aholkularitza Udalari eta herritarrei
- Itzulpen-zerbitzua Udalari eta herritarrei
- Euskalduntze-alfabetatzea
Kultura:
- Herriko kultur agenda landu eta antolatzea.
- Kultur espazioen eta materialen lagapena eta erabilera kudeatzea.
- Herriko jai nagusien dinamizazioa: San Pedro, San Nikolas, Gabonak eta Inauteriak; Balearen Eguna (5 urtez behin).
- Danbolin Musika Eskola Publikoaren kudeaketa.
- Udal Liburutegiaren kudeaketa.
- Musika eta dantza entseguetarako espazioen kudeaketa.
- Kultura-, ingurumen- eta aisialdi-jarduerak burutzeko dirulaguntzak banatzea.
- KZgunearen kudeaketa.
- Ikastaroak (Ostargi elkartearen bitartez): joskintza, patchwork, quilling…
Tramiteak
Euskara:
- Euskarari buruzko informazioa eta aholkularitza Udalari eta herritarrei.
- Euskaraz Gazte literatur lehiaketa.
- Eskola-umeentzako literatur lehiaketa.
Menpeko azpiegitura eta zerbitzuak
Euskara:
- Euskaltegi zerbitzua, Urola-Kostako AEK-k kudeatzen duena
Kultura:
- Kultur Etxea
- Danbolin Musika eta Dantza Eskola
- KTA Kultur Tailerra
- Salatxo Aretoa
- Arraunetxeko areto balioanitza
Dirulaguntzak
Euskara:
Kultura:
- Kultura, aisialdia, festak eta ingurumenaren inguruko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak (2022).
Txostenak eta bestelakoak
- Elkarteak
- Festetan barrakak jartzeko baldintzak 2023
- Festetan kale-salmenta postuak jartzeko baldintzak 2023
- Festetan janaria saltzeko postuak jartzeko baldintzak 2023
- Barrakak eta salmenta-postuak jartzeko baimen-eskaera
