Ordutegia:

24 orduz zabalik.

Helbidea:Estropalari 13 (Hondartza ondoan) - GPS Koordenadak UTM: 43.28263, -2.127005

Nola iritsi:

  • Donostiatik: AP-8-tik zatozela, 33. irteera hartu eta, biribilgunean, bigarren irteera, hondartza aldera. Hurrengo biribilgunean, hirugarren irteera hartu eta, ondoren, 20 metrora, ezkerretara dago autokarabana-gunea.
  • Zarauztik: Orio herriaren sarreran dagoen biribilgunean, hirugarren irteera hartu eta N-634 errepidean jarraitu. Zubia pasatu ondoren, ezkerretara hartu, herrigune aldera. Hurrengo biribilgunean, bigarren irteera hartu Hondartza aldera. Ondoren, 250 metrora, eskuinetara dago autokarabana-gunea.
Eskainitako zerbitzuak:
  • Plaza-kopurua: 18
  • Tarifa: Azaroak 5-Martxoak 14, libre; Martxoak 15-Maiatzak 31 eta Irailak 16-Azaroak 4, TAO larunbat, igande eta jaiegunetan (10:00-20:00); Ekainak 1-Irailak 15 TAO egunero (10:00-20:00). 
  • Baimendutako egonaldia: 2 gau
  • Ezin da mahairik, aulkirik edo antzekorik atera
  • Ur zikinak husteko eta ura aldatzeko zerbitzua
  • Komun publikoa
  • Hondartza 5 minutura