Abe 16
19:00

Bilera irekia deitu du Udalak abenduaren 16an, herritarrei aparkalekuen ordenantza berria azaltzeko

Lekua: Kutur Etxea
Antolatzailea: Orioko Udala

Orioko Udalak TAO sistema berria jarriko du martxan 2022an. Horretarako, Udalbatzarrak aparkalekuei buruzko ordenantza onartu behar du abenduko ohiko bilkuran. Aurretik, araudiaren nondik norakoak herritarrei azaltzeko bilera irekia deitu du Udalak abenduaren 16an, ostegunarekin.

Udalak herritarrekin egindako bilera irekien emaitza da aparkalekuen ordenantza berria. Abenduko udalbatzarrean aurkeztuko duten testua merkatariekin eta ostalariekin partekatu dute dagoeneko, eta abenduaren 16an, 19:00etan hasita, herritarrei zuzendutako bilera irekia deitu dute kultur etxean. Ordenantzaren xehetasunak azalduko dituzte bertan, eta interesa duten guztiei egin diete parte hartzeko gonbita.