Aurtengo Euskaraldia aurkezteko ekitaldia izango da plazan, ekainaren 24an, ostiralarekin
Lekua: Herriko Plaza Antolatzailea: Orioko Euskaraldiaren batzordea
Euskaraldiaren aurtengo edizioa aurkezteko ekitaldia antolatu du ostiralerako Orioko Euskaraldiaren batzordeak. Ekitaldia Herriko Plazan izango da 19:00etan hasita.
Intza Unanue abeslari oriotarrak kantatuko du ekitaldian, Aritz Pardina musikariak lagunduta, eta Leire Arrojeria Euskadi Gaztea irratiko kazetariak aurkeztuko du. Aurtengo Euskaraldiaren berezitasunak aurkezteaz gain, herritarrek aurreko edizioetan izandako lorpenen berri emango da ekitaldian.
Aurtengo Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskal Herri osoan eta, aurreko edizioetan bezala, ahobizi eta belarriprest rolak izango ditu oinarrian: hamabost egun horietan, parte-hartzaile bakoitzak bi rol horietako bat hartuko du eta euskara gehiago erabiltzen saiatuko da.