Urr 26
18:00

Gonbidapenak eskuragai daude urriaren 26ko ipuin-kontalarien saiorako

Lekua: Kutur Etxea
Antolatzailea: Orioko Udala

Kris Etxabe eta Maite Marquez ipuin-kontalarien saioa egingo dute urriaren 26an, asteartearekin, kultur etxeko areto nagusian. 5 eta 10 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta 18:00etan hasiko dute ekitaldia.

Urriko bigarren ipuin-kontaketa saioa izango da, eta Kris Etxabe eta Maite Marquez kontalariek erreleboa hartuko diote herrian hain ezaguna den Miriam Mendozari.

Gonbidapenak eskuragai daude

Saioa doakoa izango da, eta gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira Kultur Etxean. Dagoeneko eskuragai daude.