Abe 23
22:00

Harribil dantza-taldeak antolatutako Herribil jaialdiaren 16. edizioa izango da abenduaren 23an

Lekua: Karela kiroldegia
Antolatzailea: Harribil dantza-taldea

Datorren ostegunean, abenduak 23, izango da aurtengo Herribil jaialdia. Beti bezala, Karela kiroldegian egingo da, 22:00etan hasita.

Gabonetako ekitaldi hau Harribil dantza-taldeak antolatzen du urtero, eta herriko talde eta jende askok parte hartzen du. Aurtengoa jaialdiaren 16. edizioa da.

Gonbitak Karela kiroldegian eskura daitezke, eta pertsona bakoitzak bi hartzeko aukera izango du.

Parte-hartzaileak

  • Ekitaldian parte hartuko dutenak hauek dira:
  • Harribil dantza-taldea
  • Danbolin musika eskola
  • Salatxo abesbatza
  • Talai Mendi elkarteko dantzariak
  • Ithaka taldea