Abe 17
19:00
Ibil Bedi taldearen kantaldirako sarrerak eskuragai daude kultur etxean
Lekua: Arraunetxe Antolatzailea: Orioko Udala
Pop talde nafarra Oriora etorriko da datorren asteburuan. Hilaren 17an, ostiralarekin, egingo dute saioa, 19:00etan Arraunetxen, eta sarrerak 5 euroan eros daitezke kultur etxean.
2018an sortu zuten boskotea, eta, martxoaz geroztik, Beltxarga beltza bigarren diskoko kantak aurkezten ari dira Euskal Herrian barrena. 40tik gora saio egingo dituzte guztira, eta urtearen hondarretan, abenduaren 30ean, Iruñean emango duten kantaldiarekin itxiko dute bira.
Baxua, teklatua, gitarra, biolina eta saxoa izango dira entzungai Orion ere, abenduaren 17an. Sarrerak abenduaren 10eko arratsaldetik hasita izango dira salgai kultur etxean, 5 euroan.
Lekua: Arraunetxe
Antolatzailea: Orioko Udala