Iosu Garairen argazki-erakusketa ikusgai izango da azaroaren 8tik 19ra
Lekua: Kutur Etxea Antolatzailea: Orioko Udala
Argazkilari legazpiarrak Zaindu: inpresionismoari keinu bat bilduma berria osatu du, eta basoak sortzen dizkion sentimenduak bildu ditu bertan: lasaitasuna, segurtasuna, harmonia, sakontasuna, misterioa... Erakusketa Orioko kultur etxeko areto nagusian ikusi ahal izango da azaroaren 8an hasita, astelehenarekin.
Programa informatikorik erabili gabe sortutako bilduma da, eta kameraren mugimendua izan da gakoa argazkiak egiteko orduan. Baselina eta objektibo bereziak ere baliatu ditu, eta irudiak paperean inprimatuta eta 10 milimetroko foam-en muntatuta daude. Basoak zaintzeko beharraren inguruan kontzientziatzea du helburu proiektuak.
Erakusketaren ordutegia
Bilduma azaroaren 19ra arte izango da ikusgai, kultur etxearen ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Sarrera doakoa izango da.