Abe 27
18:00

Katiuska ta Katilu taldearen «Zaborra» antzezlana, abenduaren 27an

Lekua: Kutur Etxea
Antolatzailea: Urola Kostako Udal Elkartea

Jolasen eta abestien bidez, ingurumenari lotutako gaiak ditu aztergai Zaborra antzezlanak. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna da, eta abenduaren 27an, astelehenarekin, eskainiko dute Orioko kultur etxean, 18:00etan hasita.

Hezkuntza-bizia eta arte plastiko eta eszenikoak oinarri dituen taldea da Katiuska ta Katilu. Ikuspegi ekologista batetik, bakerako hezkuntza lantzen dute, eta balioak erdigunean dituen genero-ikuspegiaren bidez, egungo behar ekosozialetara egokitzeko giltzak eskaintzen dituzte. Informazio osagarria duzue hemen.

Zaborra antzezlanaren helburua, jolas dibertigarrien bidez, sortzen dugun hondakin kopuruaren inguruko hausnarketa eragitea da, eta egungo sistemaren ondorio ekologiko eta ekonomikoak azaleratzea. 45 minutuko saioa da, familia osoarentzat.

Gonbitak eskuragai

Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu ditu saioak eskualdeko herrietan. Orion, abenduaren 27an izango da ikuskizuna, astelehenarekin, eta gonbitak hilaren 20ko arratsaldetik hasita egongo dira eskuragai kultur etxean.