
Abu 28
20:00
Kilimak musika-taldearen emanaldia izango da larunbatean Orioko Plazan
Lekua: Herriko Plaza
Antolatzailea: Orioko Udala
Kilimak musika-taldeak kontzertua emango du abuztuaren 28an, larunbatarekin, Orioko plazan. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta doan izango da.
Musika-emanaldirako, aulkiak jarriko ditu Udalak plazan, kiosko azpian, distantziak-eta errespetatuta.
Kilimak euskal runba-taldea
Kilimak talde hernaniarrak runba musika egiten du, euskaraz.
Taldea 2018an sortu zuen Agus Garmendia musikariak, beste lau lagunekin: Ione abeslaria, Larra bateria-jotzailea, Antxon baxu-jotzailea eta Oskitz tronpeta-jotzailea. Dantzarako musika alaia egiten dute.
Pandemia aurretik kontzertu ugari eman zuten Euskal Herrian eta kanpoan eta orain, etenaldi behartuaren ondoren, indarrez itzuli dira plazara. Beren lehen diskoa prestatzen ari dira.