Urr 22
18:00

Marisa Arruabarrenak liburua aurkeztuko du ostiralean kultur etxean

Lekua: Kultur etxeko areto nagusia

Marisa Arruabarrena Elizalde oriotarrak «Osaba Joxeren sotoko kutxa» izeneko nobela argitaratu du eta horren aurkezpena egingo du ostiral honetan, urriak 22, 18:00etan, kultur etxeko areto nagusian.

Aurkezpena ekitaldi irekia izango da eta bertan izango dira, Marisa Arruabarrenaz gain, Joseba Aurkenerena eta Ainara Maia idazleak ere.

Orio eta oriotarrak, protagonista

Hau da liburuaren sinopsia:

Orioko Udalak moila eraberritzeko lanekin hasi nahi duela-eta, Mirenen familiak moila gainean duen sotoa langileen lanerako lanabesak gordetzeko erabili nahi du.

Familiarentzat aitzakia ezin hobea izango da aurrekoek gordetako gauzetan ordena ipintzeko eta balio ez duen guztia zakarretara ateratzeko. Sotoa txukuntzen hasi direnean, traste zaharren artean egurrezko aitzinako kutxa eder bat topatu du Mirenek. Kontu handiz zabaldu ondoren, paperez beteta dagoela ikusi du. Dirudienez, amatxi Jonek irakasle garaian egin eta jasotakoak dira. Bere familiaren historia ezagutzeko aukera izango duela otu zaio Mireni.