Ots 25
19:00

Mugaldekoak taldeak kantaldia eskainiko du otsailaren 25ean, ostiralarekin

Lekua: Kultur etxea
Antolatzailea: Orioko Udala

Mugaldekoak talde beratarrak abenduan ematekoa zuen kontzertua bertan behera geratu zen orduko uholde handien eraginez, eta orain etorriko dira Oriora, otsailaren 25ean, ostiralarekin. 19:00etan izango da emanaldia, kultur etxean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroan.

Poesia eta musika uztartzeko asmoz, hiru lagunen elkarketatik sortu zen taldea 2004an eta, ordutik hainbat etapa eta formatutatik igaro ondoren, indartsu jarraitu du aurrera, laukote bihurtuta. Kaleratu dituzten hiru diskoetako kantak ematen ari dira herriz herri, eta otsailaren hondarretan etorriko dira Oriora.

Hemen topatuko duzue taldearen inguruko informazioa.

Sarrerak salgai, baita online ere

Aste honen hasieran iragarri bezala, aurrerantzean, Udalak antolatutako ekitaldietarako sarrerak online erosteko aukera izango da. Horretarako, egin klik goian, eskuinean duzuen SARRERAK EROSI botoi berdean (egunaren eta orduaren azpian dago) eta jarraitu urratsak.

Gainera, kultur etxean ere erosi ahal izango dira sarrerak, otsailaren 18ko arratsaldetik hasita, 5 euroan.