Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia hartuko du Oriok irailaren 18an
Lekua: Orioko elizan Antolatzailea: Orioko Udala eta parrokia
Victor Baenak AFAGIren aldeko kontzertu solidarioa eskainiko du eta sarrera doakoa izango da
Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia irailaren 18an, larunbatarekin, helduko da Oriora.
Victor Baenak J.S. Bach eta bere garaikideen obrak joko ditu San Nikolas elizan, 19:00etatik aurrera. AFAGIren aldeko kontzertu solidarioa izango da eta sarrera doakoa.
Orioko kontzertuaz gain, beste lau emanaldi antolatu dira jaialdiaren barruan: Deban bi, eta Getarian eta Zumaian bana. Lehen kontzertua joan den igandean izan zen eta azkena urriaren 2an izango da, Deban.
Tartean, irailaren 11n, Gerardo Rifón organo-jotzailea, Francisco Herrero biolinista eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa ariko dira zuzenean Getariako Salbatore elizan. Irailaren 29an, aldiz, Pau Riurók tradizioa eta modernitatea uztartuko ditu Zumaiako San Pedro parrokian.