Urr 15
19:00

Oraindik badaude sarrerak Txomin Artolaren ostiraleko kontzerturako

Lekua: Arraunetxeko aretoa
Antolatzailea: Orioko Udala

Udalak udazken honetan antolatutako kultur agendaren barruan, Txomin Artola kantari hondarribiarrak kantaldia emango du Orion urriaren 15ean, ostiralarekin. Kantaldia 19:00etan izango da, Arraunetxen.

Kontzerturako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, 2 euro ordainduta, eta interesatuek oraindik badaukate erosteko aukera kultur etxera joanda.

Txomin Artola abeslaria

Txomin Artola (Hondarribia, 1948) kantariak ibilbide luzea du euskal musikan eta 16 disko ditu kaleratuta. Euskal kantagintza berriaren ordezkarietako bat izan zen, 1970eko hamarkadan eta musikagintzari estu lotuta segitu du geroztik.

Informazio gehiago Wikipediako sarrera honetan