Ots 10
19:00

Orioko Biziberritze Plana aurkeztuko du Udalak ostegunean, Arraunetxen

Lekua: Arraunetxe
Antolatzailea: Orioko Udala

Herriko aberastasun kulturala, soziala eta ekonomikoa suspertzeko helburuarekin, Orioko Udalak Biziberritze Plana osatzeko enkargua egin zion Kultur Atelier komunikazio-etxeari 2020an. Arlo asko biltzen dituen ekintza-plan zabala landu dute ordutik, eta egindako lanaren xehetasunak eta emaitzak herritarrei azaltzeko, saio irekia antolatu du Udalak otsailaren 10ean, ostegunarekin. Arraunetxen izango da, 19:00etan hasita, eta ezinbestekoa izango da asistentzia konfirmatzea.

Orioren eta inguruaren analisia eginez abiatu zuten lana, eta plana osatzeko diagnosia egin zuten. Ondoren, profil ezberdineko 40 lagun elkarrizketatu zituzten (herritarrak gehienak), eta jasotako testigantzekin eta informazioarekin, lau urterako ekintza-plana prestatu dute.

Nolanahi ere, plana ez da tresna zurruna, eta herritarrek ekarpenak egiteko aukera dute. Laster egongo da eskuragarri Udalaren webgunean.

Egitasmoaren abiapuntuan Orioko Turismo plana dagoen arren, herritarren beharrei erantzutea du helburu, eta, horretarako, hiru ardatz nagusiren gainean eraikita dago: jasangarritasuna, euskara eta errioa.

Asistentzia konfirmatu behar da

Aurkezpen-ekitaldia otsailaren 10ean, ostegunarekin, egingo da Arraunetxen, 19:00etan hasita. Covid-19aren eraginez, aforo mugatua izango da, eta ezinbestekoa da aurretik asistentzia konfirmatzea, formulario honen bidez. Eskerrik asko.