Zinea
Abu 20
22:00

Ostiralean zinea izango da euskaraz, hondartzan: «Bihurri. Jauretxetik kale gorrira»

Lekua: Orioko hondartzan (euria ari badu, plazan)
Antolatzailea: Orioko Udala

Abuztuaren 20an, ostiralarekin, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. «Bihurri. Jauretxetik kale gorrira» filma proiektatuko da, euskaraz.

Euria ari badu, proiekzioa Herriko Plazan izango da, ordu berean.

Udalak lau film programatu ditu hondartzan aurtengo udan, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz, eta hau izango da azkena. Segurtasuna zaintzeko, aulkiak distantzia egokiarekin jarriko ditu Udalak eta ikusleek eserita ikusi beharko dute filma.

Sarrera doan da.

Animazioko filma, familian ikusteko

Istorio xarmagarri eta balioz betea da «Bihurri. Jauretxetik kale gorrira». Bat-batean kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzkoa da.

«Bihurri» izeneko txakurra da protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, Bihurri hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik geratuko da, bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak etxera eramaten duen arte. Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseei iheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta.