Musika
Abu 13
20:00

Strapalucio txarangaren emanaldia izango da ostiralean, Herriko Plazan

Lekua: Herriko Plaza
Antolatzailea: Orioko Udala

Strapalucio txaranga errioxarrak joko du Orion abuztuaren 13an, ostiralarekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da, Herriko Plazan, eta doan izango da.

Kontzertua entzuteko, aulkiak jarriko ditu Udalak plazan, kiosko azpian, distantziak-eta errespetatuta.

Strapalucio txaranga

Strapalucio txaranga Aldeanueva de Ebro herri errioxarrean jaio zen, 1984an, eta, gaur egun, Errioxako musika-talde ezagunenetako bat da. Dagoeneko 35 urte daramatzate Iruñeko sanferminetan jotzen eta, horrez gain, Nafarroako eta Errioxako festa askotan parte hartzen dute. Hango eta hemengo jaietan jotzeaz gain, hiru disko ere argitaratu dituzte: «Strapalucio, la charanga», 2004an; «Strapaméxico», 2008an; eta «Strapa-rock», 2011n.