Zinea
Uzt 28
22:00

Zine-emanaldia izango da datorren asteazkenean Gure Zirkuko karpan: «Agua para elefantes»

Lekua: Gure Zirkuko karpa
Antolatzailea: Orioko Udala

Udalak antolatutako udako programaren barruan, «Agua para elefantes» filma proiektatuko da uztailaren 28an, asteazkenarekin, Gure Zirkuko karpan, 22:00etan hasita. Filma gaztelaniaz izango da.

Emanaldia Udalak antolatu du, Gure Zirkuko lagunekin elkarlanean. Guztira, bi filma emango dira udan Gure Zirkuko karpan, biak zirkuaren munduarekin zerikusia dutenak: bat datorren asteazkenekoa eta bigarrena, abuztuaren 11n, asteazkenarekin baita ere.

Gonbitak turismo-bulegoan

Sarrera doan da, baina, COVID-19 protokoloak bete ahal izateko, gonbita hartu behar da aldez aurretik turismo-bulegoan (Pilliku plazan), goiz edo arratsaldez, bulego-orduetan (‭943 835 565). Guztira, 160 gonbita daude banatzeko

Water for Elephants (Wikipedia)