Zinea
Uzt 10
22:00

Zinea izango da uztailaren 10ean, hondartzan: «Lur eta Amets»

Lekua: Orioko hondartzan
Antolatzailea: Orioko Udala

Uztailaren 10ean, larunbatarekin, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. «Lur eta Amets» filma proiektatuko da, euskaraz.

Udalak lau film programatu ditu hondartzan aurtengo udan eta hau izango da lehena. Segurtasuna zaintzeko, aulkiak distantzia egokiarekin jarriko ditu Udalak eta ikusleek eserita ikusi beharko dute filma.

Hondartzako zine-emanaldiez gain, Udalak beste bi proiekzio ere antolatu ditu, Gure Zirkuarekin elkarlanean. Proiekzio horiek Gure Zirkuaren karpan izango dira uztailaren 28an eta abuztuaren 11n.

Sarrera doan da.

Marrazki bizidunak, haurrekin ikusteko

«Lur eta Amets» marrazki biziduneko filma da, Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce zinema zuzendariek zuzendutakoa, 2020an.

«Lur eta Amets» Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak sortutako proiektu bat da. Hasiera batean liburuak eta ipuinak argitaratu zituzten. Gero, mahai-joko bat sortu zuten pertsonaia protagonistekin eta, azkenik, pantaila handira egin dute salto.

Hau da sinopsia: Lur eta Amets bikiak dira eta amona Andereren etxean emango dute asteburua.Gaztetxoentzat ez da asteburu arrunta izango, bidaia ahaztezin batean abiatuko baitira, abenturaz betetakoa. Era horretara, Euskal Herriko historia ezagutuko dute, eta garai historikoak bisitatuko dituzte, bidean pertsonaia ugarirekin topo eginez.