Pandemia garaian etengabe lanean aritu den erizainen kolektiboari omenaldia egiteko asmoz, Carlos Peña igerilari tolosarrak ondorengo erronka jarri dio bere buruari: 24 orduz jarraian igeri egitea.

Omenaldia egiteko, gure herria aukeratu du. Igerilaria urriaren 9an, larunbatarekin, 12:00etan irtengo da Arraunetxetik eta hurrengo egunean itzuliko da, toki eta ordu berean.

Ekintzak Udaleko Kirol Batzordearen eta Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren babesa du.