Bizikleten erregistroa

Orioko Udalak herriko bizikleten erregistroa jarri du martxan.

NORENTZAT? 18 urte baino gehiago dituzten eta Orion erroldatuta dauden herritarrentzat.

ZERTARAKO? Herriko bizikleten kontrola eta segurtasuna bermatzeko.

AURKEZTU BEHARREKOA

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta, datu hauekin (datu guztiak ez dira nahitaezkoak, baina, lapurreta-kasuan, bizikleta identifikatzen laguntzen dute): bastidore-zenbakia*, marka, modeloa, kolorea, bizikleta-mota, erosketa-data…
  • Bizikletaren argazkia (eta edukiz gero, faktura eta erantzun zibileko asegurua).

PROZEDURA

Elektronikoki:

  1. Udalaren webgunean eskuragarri dagoen inprimakia deskargatu eta bete.
  2. Udalaren webgunearen bidez, erregistro elektronikoa bidali (inprimakia, argazkia… atxikita) – Informazio gehiago, orrialde honen beheko zatian.
  3. Udaletik edo udaltzaingoaren bulegotik pasa erregistro ziurtagiriaren eta pegatinaren bila (bizikletaren jabeak joan behar du).

Aurrez aurre, udaletxean:

  1. Inprimakia bete eta dokumentazioa harreran entregatu (bizikletaren jabeak egin behar du).
  2. Momentuan jasoko da ziurtagiria eta pegatina.

 

* Bastidore zenbakia:

 

Erregistro elektronikoa bidaltzeko urratsak:

1. Sartu Orioko Udalaren egoitza elektronikoan eta erregistroan alta eman:

2. Sakatu ‘Online tramitazioa hasi’

3. Erregistratu BAKQ edo ziurtagiri digitalen bat erabilita.

4. Lehen aldia bada, egin lehen erabiltzaile erregistroa eta bete zure datuak.

5. Bete interesdunaren datuak eta atxiki eskatutako dokumentuak 3. atalean.

6. Atxiki eskabide-orria eta bizikletaren argazkiak (artxibo bakoitza aparte atxiki behar da).

7. Bukatutakoan, sakatu ‘Irakurri dut eta onartzen dut’ laukitxoa, eta eman ‘Sinatu eta bideratu’ botoiari.