Konpetentzia partikularra

Orioren inguru fisikoaren oinarrizko ezaugarriak eta aniztasuna ezagutu, espazioan kokatu eta modu egokian interpretatu, aldaketak identifikatu eta bizilekuak giza-harremanetan, kulturan, ekonomian eta, oro har, herrien eta pertsonen izaeran eta jokamoldeetan duen eraginaz jabetzeko eta ekinbide pertsonal arduratsuen bidez praktika koherenteak sustatzeko.

Ebaluazio irizpideak

  • Gai da Orioko eskala ezberdinetako mapetan Bizkaiko Golkoa eta erliebe unitate nagusiak (mendikateak, mendi nahiz ibai nagusiak) egoki kokatzeko, koordenatu geografikoak erabiliz.
  • Gai da Orioko mapa mota ezberdinak (erliebe mapak, klima mapak) eta klimogramak irakurtzeko eta interpretatzeko, teknikak modu egokian erabiliz.
  • Orioko paisaia nagusienen elementu fisiko nabarmenenak (erliebe, klima, ur…) konparatu eta laburbiltzen ditu, espazioan kokatuz eta giza-taldeei ematen dieten aukerekin erlazionatuz.
  • Orioko paisaia-unitateak behatzen ditu, bere elementuen ezaugarriak zehaztuz erlazionatu eta lotzen ditu, mapatan kokatzen ditu eta giza taldeek paisaietan duten eragina aztertzen du.

Kontzeptuak

1.Orioko kokaleku geografikoa

2. Kokalekua, fluxuen eta trukeen faktore gisa

  • Itsasaldean egotea eta portuen bidez izandako ohiko merkataritza trukeak
     Xabier Alberdiri elkarrizketa.
  • Donejakueko bidea eta Europarekiko kultur trukeak
    Donejakue bideaz informazioa

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Mapa batean puntu bat kokatzeko jarraibideak, koordenatu geografikoak erabiliz.
  • Eskala eta ezaugarri desberdinak dituzten irudiak, planoak eta mapak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.
  • Mapa tematikoak (fisikoa, klima, sestra-kurba, topografikoa…) irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.
  • Paisaiak zuzenean edo zeharka behatzeko teknikak.
  • Errealitate geografikoko paisaietan aldaketa prozesuak sistematikoki behatzeko jarraibideak
  • Paisaien eratzean, gertaera geografiko jakinetan eta ingurumena degradatzean islatzen diren ingurunearen eta giza ekintzaren arteko harremanak aztertzeko jarraibideak.
  • Inguruan dituen degradazio-arazoak aztertzeko jarraibideak.

Konpetentzia partikularra

Orion azken mendean egon diren mugimendu demografikoak, aroak eta horien arrazoiak eta ondorioak ezagutu informazio egokia aukeratuz, adierazpen grafiko desberdinak interpretatuz eta ezagutza hori adierazpen bide ezberdinez komunikatu, demografiaren dinamikak kulturan, hizkuntzan, ekonomian duen eraginaz jabetzeko eta elkarbizitzarako jarrerak lantzeko.

Ebaluazio irizpideak

  • Orioko gizarteko mugimendu demografikoei buruzko datuak eta estatistikak, egungoak zein iragan hurbilekoak biltzeko gai da, eta horiek deskribatzen ditu demografia-kontzeptuak, grafikoak eta mapak zuzen erabilita, eta denboran alderatu ondoren izandako aldaketataz, bereziki emigrazioak eragindakoaz, jabetzen da.
  • Oriotarrak historian munduan zehar nola zabaldu diren ezagutzen du, hauen kopurua, bizileku nagusiak eta migrazio mugimenduen dimentsio sozialari buruzko informazio bilatzeko teknologia berriak egoki erabiliz.

Kontzeptuak

1. Biztanleriaren egungo egitura Orion

Biztanleria guztia eta dentsitate demografikoa.

  • Adinaren, sexuaren eta jatorriaren araberako egitura.
  • Ikasketa maila, hizkuntza, jarduera sektoreak, etab.
  • Orioko biztanleriaren ezaugarriak. Okupazioa jarduera sektoreen arabera.

2. Demografiaren dinamika Orion, iraganetik orainera

  • Hazkunde tradizionalaren eredua: hazkunde naturala eta migrazio joerak.
  • Trantsizio demografikoa, aldaketak hazkunde naturalean (heriotzak eta jaiotzak): noiz , zergatik.
  • Barne eta kanpoko migrazio-mugimenduak.
  • Kultura askotariko pertsonak eta taldeen onarpen, errespetu eta elkartasuna.

3. Etorkizuneko aukerak Oriorentzat: kultur aniztasunean bizitzeko erronka

  • Inplikazio ekonomikoak eta sozialak.
  • Demografiaren etorkizuna.
  • Hezkuntza eta kultur beharrak.
    Orion emakume eta gizonen arteko harremanak hizpide, gosari-tertulia. Bideoa
  • Maria Maestra, Goiko Eskola.
    Goiko Eskola. Artikulua. Karkara 53.alea 6.orr.
    Maria Sagrario. Elkarrizketa. Bideoa
    Maria Sagrario. Elkarrizketa. Karkara 3.alea, 28.orr.
  • Orioko Herri Ikastola
  • Juan Zaragueta Eskola Publikoa
  • Zingira eskola
    Zingira eskola. Karkara 361.alea, 23.orr.

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Informazio iturrietatik (estatistika, sarea…) demografiaren ezaugarri eta joerei buruzko informazio esanguratsua biltzeko jarraibideak.
  • Demografia-datuak eta grafikoak (barra-diagramak, biztanleria piramideak…) irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.
  • Demografiaren ezaugarriei eta joerei buruzko txostenak planifikatzeko eta egiteko jarraibideak.
  • Lortutako informazioa idazteko eta emaitzak ahoz komunikatzeko jarraibideak.

Konpetentzia partikularra

Orioko gizartearen sorrera, historiaurrea, antzinatea eta erromatar garaitik gaur arte bizi izan den prozesu politikoaren, sozialaren, ekonomikoaren, eta ideologikoaren arrasto nagusiak ezagutu, dokumentazio iturri desberdinez baliatzeko teknikak landuz, ikerketa historikoaren metodologia erabiliz, eta ibilbide horretan emandako gertaerak denboran eta espazioan egoki kokatuz, horiek gaur egungo errealitatea (politikoa, soziala, ekonomikoa…) nola baldintzatzen duten jabetzeko.

Ebaluazio irizpideak

  • Orion bizi den gizateriaren sorrera eta historiaurreko gizartearen bizimoduak utzi dituen arrasto nagusiak ezagutzen ditu, idatzi gabeko dokumentu historikoak interpretatzeko jarraibideak eta teknikak egoki garatuz.
  • Zenbait garaitako mapa historikoetatik abiatuta, Orioko sorrera, bilakaera eta gertaera historikoen ezaugarri nagusiak deskribatzen ditu.
  • Orioko historiako aldi eta gertaera esanguratsuenak denboran eta espazioan kokatzen ditu.
  • Orioko gertaera jakinei buruzko ikuspegi desberdina duten dokumentu historikoak kritikoki aztertzen ditu.
  • Orioko dokumentu historikoak kritikoki interpretatzen ditu eta ondoren bertako informazioa idatziz eta ahoz komunikatzeko gai da hiztegi egokia erabiliz.
  • Orioko gertaera historiko esanguratsuen kausa eta ondorioak identifikatzeko gai da euren arteko loturak zehaztuz eta kausalitate anitza kontuan izanik.

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Orioko gertaera historikoen kausalitate-aniztasuna aztertzeko jarraibideak.
  • Orioko historiako aro ezberdinen eta egungo gizarteen arteko aldeak eta berdintasunak ezagutzeko, aztertzeko eta alderatzeko teknikak.
  • Aldiak, gertaera historikoak eta datuak tokian, denboran eta espazioan kokatzeko jarraibideak.
  • Ikerketa historiko txikiak planifikatzeko eta egiteko jarraibideak.
  • Ikerketa eta lan monografikoen emaitzak ahoz eta idatziz komunikatzeko jarraibideak.
  • Bizi beharreko esperientziak: aztarnategi esanguratsuenak ezagutu eta bisitatu ditu.

Konpetentzia partikularra

Orioko ekonomi sektoreetako urrats nagusien historia eta egungo gizartearen antolaketa eta funtzionamendu ekonomikoa ezagutu, hainbat iturriren bitartez lortutako informazioaz baliatuz eta ikerketa lan txikien bidez antolaketa ekonomiko horretan parte hartzen duten eragile desberdinen arteko korrelazio esanguratsuenei buruzko norbere interpretazioa eta arrazoitzea komunikatuz.

Ebaluazio irizpideak

  • Orioko ekonomi sektoreen jatorria, garapena eta etorkizuneko aukerak IKT, grafiko eta mapak erabiliz deskribatzen ditu, ikerketa lan txikiak eginaz eta hainbat iturriren bitartez lortutako informazioaz egoki baliatuz.
  • Informazio ezberdinak interpretatuz, nekazaritza ustiapen sistema nagusienen ezaugarriak lantzen ditu eta Orioko nekazaritzaren egungo arazoak aztertzeko gai da.
  • Industria jardueretan gertatzen ari diren eraldaketak deskribatzen ditu, Orioko ekoizpen-gune nagusiak kokatuz eta sektore honen egungo errealitatea aztertzen du iturri ezberdinetatik deslokalizazio eta globalizazio ekonomikoen eragina ondorioztatuz.
  • Hirugarren sektoreak izandako bilakaera eta eraldaketak identifikatzen ditu, eta eraldaketa horien ondorioz Orion harreman ekonomiko eta sozialetan gertatzen ari diren aldaketak aztertzen ditu.
  • Mota guztietako bitartekoak erabiltzen ditu (IKT, estatistika…) jarduera ekonomikoei buruzko informazioa lortzeko. Jasotzen duen informazioaren zuzentasuna eta objetibotasuna egiaztatzeko gai da.

Kontzeptuak

1. Orioko ekonomiaren ezaugarriak

1.1 Tradiziozko artzaintza

  • Orioko artzaintza.
  • Landutako laboreak. Historian zehar sartutako landareak (artoa, patata, babarruna, tomatea, etab.).Gaur egungo espezializazioa.
  • Nekazaritza tresnak. Ohiko lanabesak, makina modernoak.
  • Nekazaritzari lotutako usteak eta erritoak.
    Baratzagintzaren bilakaera. Erreportajea.Karkara 357.alea.15.orr.

1.2 Arrantza

  • Arrantzaren historia.
    Orioko saregileak.Testigantzak. Karkara 2.alea 14.orrr.
    Virgen Carmeli, barrako ezbeharrik hilgarriena. Karkara 125.alea, 13.orr.
    Balea arrantzaren kontuak, Patxi Olidenen artikulua. Karkara 109.alea, 19.orr.
    Joxemari Azkueri elkarrizketa, arrantzaren gainbeheraz. Karkara 184.alea 13.orr
    Eskabetxerak bazkaritan. Argazkia eta informazioa. Karkara 183.alea 22.orr. 
  • Altura eta baxurako arrantzak. Ohiko modalitateak. Gune nagusiak. Ontzi motak. Harrapatzen diren espezieak.
  • Arrainaren salmenta lonjetan. Arraina kontserbatzeko metodoak.
  • Angula arrantza.
    Anguleroak. Elkarrizketa. Igor Manterola eta Bautista Riestra. Karkara 195.alea 13.orr
  • Arrantzaleen kofradiak. Jatorria, funtzioak eta arauak.
    Olagarro arrantza. – Joxe Mari Iribar. Olagarro arrantzaz elkarrizketa. Karkara 201.alea 13.orr. 
    Moussa D´Jouf. Arrantzalea. Elkarrizketa. 174.alea 13.orr

1.3. Artisautza eta industria tradizionalak

  • Antzinako burdinolak, errota eta ontzigintza.
    Arraunaren inguruko industria. Erreportaje elkarrizketa. Mariano Oliden eta Amilibia.Karkara 5.alea 26.orr.
    Patxi Oliden elkarrizketa. Mekaniko, musikari, surfeko oholgile… Karkara 206.alea 15.orr. 
    Gipuzkoako fabriken artean originalenetakoa da Zeramika. Erreportajea. 179.alea 13.or
    Juan Luis Amilibia ontzigilea. Elkarrizketa 164.alea 13.orrialdea.
    Orioko lanbide zaharrak. Erreportajea. Karkara 76.alea 16.orr. 
    Etxeluze, Lehorpe… .Artikulua. Karkara 287.alea. 24.orr 
  • Zenbait industria garaikide:
    • Ontziolak: ontzigintza.
       Jesus Mari Perona. Elkarrizketa.Karkara 249.alea 13.orr.
      Orio, itsasoa eta industrializazioa. Xabier Alberdirekin bideoa.
    • Garraiobideak: trenak eta autobusak
      Trena. 100 urte Oriora iritsi zela. Karkara alea eta orrialdea zehaztu.

1.4. Hirugarren sektoreko jarduerak: zerbitzuak

2. Gaur egungo egoera ekonomikoa

  • Adierazle sozio-ekonomiko nagusiak.
  • Sektoreen egoera:
    • Nekazaritza berria
    • Arrantza: Gehiegizko ustiapenaren ondorioak.
    • Industria.
    • Zerbitzuen garapena azken hamarkadetan.

3. Orioko ekonomiaren etorkizuna: ekonomia malgua

  •  Etorkizuneko arazoak, erronkak eta aukerak

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Iturri ezberdinetan (estatistika, kartografia, bibliografia, IKTak…) ekonomiari buruzko informazioa bilatzeko jarraibideak.
  • Izaera ekonomikoa duen informazioa, esplizitoa zein inplizitua bilatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko jarraibideak.
  • Informazio ekonomikoa grafikoetan (barra diagrama, taula…) eta mapa tematikoetan irudikatzeko jarraibideak.
  • Hainbat motatako agiri ofizialak irakurtzeko, interpretatzeko eta betetzeko jarraibideak.

Konpetentzia partikularra

XXI. mendeko Orio definitzen duten ezaugarri nagusienak identifikatu informazio iturri ezberdinak erabiliz eta modu kritiko eta eraikitzaile batez aztertu eta baloratu, etorkizuneko proiektu komunetan modu aktiboan parte hartzeko eta trebetasun sozialak eta elkarbizitzarako jarrera egokiak lortzeko.

Ebaluazio irizpideak

  • XXI.mendeko Orio definitzen duten ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu eta hauen garapena baloratzen du informazioa bilatzeko eta aukeratzeko jarraibideak egoki erabiliz.
  • Orioko gizartearen ekintza eta gertaeren azalpenei buruzko jakinmina garatu du komunikabide eta sareko informazio eta mezuen aurrean jarrera kritikoa adieraziz.

Kontzeptuak

1. Errealitate globalare nadierazpena Oriotik ikusita

  • Globalizazioa eta bere ondorioak.
  • Kultur-aniztasuna eta globalizazioa. Aniztasuna murrizteko arriskuak.
  • Hizkuntza minorizatuen erronka.

2.Etorkizuneko erronkak

  • Mundu arina eta aldakorra.
  • Kontzentratzeko eta homogeneizatzeko joera.
  • Kultur aniztasuna
    Etorkizuneko Orio, 2030urtean? 360.alea, 14.orr. 5 orrialde.
    Etorkinak. Erreportaia. 221.alea 13.orr

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Informazio bibliografikoa bilatzeko jarraibideak.
  • Ohiko hemeroteketan informazioa bilatzeko jarraibideak.
  • Egunkari digitalen hemeroteketan informazioa bilatzeko jarraibideak.
  • Hainbat estatistika iturritatik informazioa jasotzeko eta erregistratzeko jarraibideak.

Konpetentzia partikularra

Oinarrizko kontzeptu soziolinguistikoei buruzko ezaguerak, bai eta Orioko euskararen historia sozialari buruzkoak, norberaren hizkuntz errealitatea kritikoki interpretatzeko erabiltzea, euskararen normalizazioak duen garrantzia aintzakotzat hartuz eta inguruko errealitate anitzarekiko (bai hizkuntzaren aldetik, bai kulturaren aldetik) errespetuzko jarrera positiboa agertuz.

Ebaluazio irizpideak

  • Orioko euskararen bilakaeraren funtsezko ezaugarriak deskribatzen, kontatzen edo azaltzen ditu.
  • Orioko euskararen egoera mugatzen duten oinarrizko faktoreak deskribatu eta horien adibideak jartzen ditu.
  • Orioko hizkuntza egoera zehatzak deskribatzen ditu, kontzeptu soziolinguistikoak aplikatuz.
  • Orioko egoera soziolinguistiko zehatzak ebaluatzen edo azaltzen ditu, bere iritzia ezagueretan oinarrituz, errespetua agertuz eta hizkuntzekin edo hiztunekin lotutako aurreiritziak baztertuz.

Kontzeptuak

1.Orio euskararen arnasgunea

  • Arnasgunea da Orio euskararentzat eta Euskal Herri osoko euskaldunontzat. Herri euskalduna da Orio, euskara da nagusi herrian, eta naturala, normala, erraza da bertan euskaraz bizitzea.
  • Orio euskararen arnasgune gisa sendotzeko, eta Oriok Euskal Herri osoari ekarpena egin diezaion, ez da nahikoa herrian euskararen transmisioa ziurtatzea.
  • Ikasleek euskaldun kontzienteak izaten atera behar dute herriko ikastetxeetatik, euskal hiztun izatearen kontzientzia, arnasgune bateko hiztun izatearen kontzientzia duten oriotarrak, herrian eta herritik kanpo ere euskaldun arnas-emale izango direnak.
  • Hizkuntza kontuetan, hortaz, nongoak diren eta zer garrantzia duten badakiten euskaldun kontziente eta arduratsuak hezi behar ditugu Orion.

2.Hizkuntz dibersitatea

  • Hizkuntz dibertsitatea Orion: hizkuntza familiak, gure inguruko hizkuntzak…
    Euskararen historia Orion. Erreportajea. Karkara 291.alea 14.orr
  • Hizkuntza komunitatea.

3. Euskara sustatzeko egitasmoak 

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Hurbileko inguruaren ezaugarri soziolinguistikoen ezaugarrien dedukzioa (Errealitatea behatzea. Inguruko ezaugarriak identifikatzea, bilatu nahi den kontzeptuaren arabera. Egoeraren ebaluazioa, kontzeptuaren arabera).
  • Balorazio kritikoa eta erabakiak hartzea, jokabide pertsonalari eta talde dinamikari begira.
  • Jarrera kritikoa izatea ideologikoki konbentzitzera bideratutako hitzezko eta hitzik gabeko diskurtsoen aurrean (bereziki, komunikabideen diskurtsoen aurrean).
  • Besteen ideia eta iritziak errespetatzea eta emozioak kontrolatzea bizitzako egoera pertsonaleko eta sozialeko gatazken kudeaketan, pertsonen arteko komunikazio ona lortzeko.
  • Parte hartze aktiboa eta arduratsua izatea Orion euskararen egoera indartzeko eta Orioko izaera transmititzeko prozesuetan.
  • Orioko eleaniztasuna eta kultur aniztasuna balioestea eta horrekiko interesa eta errespetua adieraztea; norberaren eleaniztasuna intelektualki, kulturalki eta sozialki aberasteko bitartekoa dela onartzea.

Konpetentzia partikularra

1. Orioko literaturaren oinarrizko erreferenteak ezagutzea (lanak, egileak, garaiak): idazlan esanguratsuenen zati batzuk denen artean interpretatzea, bakoitza bere testuinguru historiko-kulturalean kokatuz.

2. Ahozko Orioko literaturaren hainbat adierazpen ezagutu eta erabili, eta euskararen berezko baliabide erretorikoak eskuratu, nork bere kultur nortasuna eraikitzeko eta aurreko belaunaldien ondarearen igorle lana egiteko, baita norberaren ahozko komunikazioaren adierazpen baliabideak aberasteko ere.

Ebaluazio irizpideak

1. Konpetentzia

  • Eraginkortasunez erabiltzen ditu hainbat iturri (bibliografia, ikus-entzunezko iturriak, iturri digitalak) literatur lan jakin bati buruzko informazioa zabaltzeko.
  • Egile eta idazlanak horiek sortu ziren garaiarekin edo horiei dagokien literatur mugimenduarekin lotzen ditu.
  • Orioko literaturaren funtsezko egile eta lanak aipatzen ditu.

2. Konpetentzia

  • Ahozko hainbat adierazpenen oinarrizko ezaugarriak identifikatzen ditu, baita horien generoa ere.
  • Lehengo eta oraingo bertso eta abestiak buruz dakizki, eta abestu egiten ditu.
  • Orioko bertsoen doinu ezagunenak kantatzen ditu.
  • Koplak eta bertso-paper sinpleak sortzen ditu.
  • Orioko kultur ondarearen baitako adierazpenen, esamoldeen eta esaeren esanahia interpretatzen du, eta horietako batzuk erabili egiten ditu.
  • Orioko bertsoetan eta kontakizunetan oinarritutako adierazpen baliabideak sormenez erabiltzen ditu, ahozko hizkuntzaren erabilera ludiko eta afektiboetan.

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

1. Konpetentzia

  • Parte hartze aktiboa eta arduratsua izatea Orioko kultura transmititzeko prozesuetan.
  • Jarrera kritikoa izatea ideologikoki konbentzitzera bideratutako diskurtsoen aurrean (baita gizarte, arraza, sexu, kultura… bazterketa adierazten duten edukien eta formen aurrean ere.
  • Inguruko eleaniztasuna eta kultur aniztasuna balioestea, eta horrekiko interesa eta errespetua adieraztea; norberaren eleaniztasuna intelektualki, kulturalki eta sozialki aberasteko bitartekoa dela onartzea.

2. Konpententzia

Bertsoen sorkuntzarako pauten aplikazioa.

  • Azken hitzarekin errima duten oinak gogora ekarri eta kopla zein bertsoa osatzeko behar direnak aukeratzea.
  • Aurretik atzera, kopla edo bertsoaren betelana egitea bertsoa osatuz.
  • Sortutako kopla edo bertsoa errezitatzea eta kantatzea.
  • Talde lanean puntuka bertsoak osatzea.
  • Esperientziak:
    • Orioko bertsolarien bertso-saio bat ikustea.

Konpetentzia partikularra

Orioko hizkerari buruzko oinarrizko ezaugarriak ezagutzea, Orioko euskalki, hitz berezi eta ahoskeraren erabilpen eta transmisioa bermatzeko interes eta jarrera positiboa agertuz.

Kontzeptuak

1. Hizkuntza eta horren aldaerak: hizkuntza eta dialektoa

1.1 Hizkuntzen gizarte dibertsitatea: hizkuntza estandarra, erregistroak. Batua eta euskalkiak.

Orioko hizkera Gipuzkeraren barnean kokatzen da, Hernani aldeko azpi-euskalkien familian, kostako hizkera berezi bezala.

  • Azterketa fonetikoa: bokalismoa (“Orioko euskara” liburua, 25.orr)  Itxidurak (e / i ) etxe – itxe // (o / u ) non – nun // (a / e) dena – dana. Irekidurak ( e / a) bazter – baztar, baserri – basarri. Ezpainkariketa ( e – o ) omen – emen. Amaierako bokalak ( o + a ) ardoa – ardua. Diptongoak (au) aurpegi – arpegi, nauzu – nazu // ( eu ) euri – ebi // ( ai )  adiskide – aiskire, birjiñari – birjinai // ( ei ) eilar (ihar) –  iar // ( oi ) motiborik –  motiboik, San Pedrori –  San Pedroi. Hiatusak ( b eta y kontsonanteak tartekatzea) bihar – biyar, bihotza – biyotza, Orio – Oriyo.  
  • Azterketa fonetikoa: kontsonantismoa (“Orioko euskara” liburua, 36.orr)  Leherkariak (hitz hasieran) bekatu – pekatu, bake – pake, golpe – kolpe // (hitz erdian) edaria – erariya, pasada – pasara. Frikariak ( f ezpain horzkaria ) faltsu – paltsu, feria – peria, festa – pesta, infernu – inpernu, nafar – napar. Txistukariak nekizkien – nekixkin, aizkora – axkora, piztu – pixtu, izkutatu – ixkutatu. Sandhiak hil zen – hil zan, ba al zatoz ? – ba altzatoz?, egin zuten – intzuten, ez zara – etzea, ez ziok – etziok, ez luke – eluke, ez naiz – enaiz.  Sudurkariak arraina – arraya, oina – oña, lainoa – lañoa. Albokariak mutila – mutilla. Dardarkariak eraman – eaman, bera – bea, dira – dia, oraindik – oaindik. 
  • Azterketa morfologikoa: Deklinabidea (“Orioko euskara” liburua, 51.orr)
  • Azterketa morfologikoa: Aditza (“Orioko euskara” liburua, 63.orr)
  • Esamoldeak (“Orioko euskara” liburua, 97.orr) Larribili, gaur e ebiya iten! // Txori txikiyak baino gutxiyo jateik/n! // Aidian irabaziyau! // Baizpako ostikua emantzeok/n // Au izangoa kuxidadia! // Txiku inda etorri a // Geo izangoia komerik! // Apropos in dek/n! // Oainñe zokomian al habil?
  • Esaera zaharrak eta esaldi eginak (“Orioko euskara” liburua, 113.orr) Intzak lo ta jangoek me // Arrauneako botikan saltzeztana berdek // Gu baño hobeto dona izorra della
  • Jolasketarako esaldi eginak (“Orioko euskara” liburua, 114.orr) Jose Mari bara biri, bi hanka ta bi belarri // Bat, bi hiru ta lau, Kiki Bakalau! // Ebiya xarra xarra, talupa itxea Kontxesi Konxesi aguro itxea // Arre mollo, arre mollo, Xuaiko atsuak, zenbat moño?
  • Lexikoa  Adjetiboak aluba, astakirtena, babo zerriya, olkiya… Izenak Arrampla, bikayua, gurguilua, karkara, molla, paela… Adberbioak  Aidanen, bela, biñipin, derrior, marruzka, propiyo, ondoezik… (“Orioko euskara” liburua, 115.orr) Ganbarako hitzak. Arikulua. Karkara 194.alea 24.orr
  • Toponimia Errioko toki-izenak Arribiribil, Xuaiko zuloa, Arratola, Arripilla, Motondo, Sarikola, Marrota,  Leargaina (“Orioko euskara” liburua, 121.orr)

Orioko hizkera entzuteko bideoak

Konpetentzia partikularra

Zientzien oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko objektuak eta prozesuak erlazionatzea, bereziki Oriokoak direnak, eta, horretarako, oinarrizko kontzeptu horiek zentzua hartzen duten legeetan, ereduetan eta teorietan artikulatzea.

Ebaluazio irizpideak

  • Kontzeptu orokorrak Orioko adibide espezifikoen bidez osatzen ditu.
  • Materia eta materiaren aldaketak sailkatu eta ordenatu egiten ditu, ezaugarrien eta propietateen arabera.

Kontzeptuak

1.Lurra

Orioko harkaitz (sedimentuak, basaltoa, granitozko mendilerroa…) eta mineral ugarienak

1.1 Ingurune abiotikoa

Geologia

Kanpo eragileak:

  • Ibaia eta itsasadarra (Oriaren itsasadarra). Sortzen dituen egiturak (meandroak, ubideak, uholde lautada, padura…Altxerriko, Santioko, Donparnasako eta Olaberrietako ibaiadarrak eta bertan sortzen diren padurak).
    Oria ibaia, gure errioa. Erreportajea. Karkara 73.alea 22.orria.
    Oriako itsasadarra. Erreportajea. Karkara 260.alea 13.orr.
  • Itsasoa. Sortzen dituen egiturak (itsas labarra, urradura plataforma, hondartzak… Itxaspeko arraldea. Hondartzak Antilla eta Oribarza).
  • Haizea. Dunak… (Antillako hondartzako mendebaldean duna primarioaren hastapena; kirol portuaren aldameneko duna tertziarioak. Oribarzarko hondartzaren atzean duna primarioak).
  • Arroka motak. Hareharria, tupa. (Hondartzatik Itxaspe baserrirako bidea txandakapenaren adibide egokia).
  • Egitura tektonikoak: tolesturak, faila (Itsaspeko eta Txurrukako arrokak). Tolesturak (Mallapen, arrantza portuaren atzekaldeko King-banda). Faila (ibaiaren ubidearen ardatzean).
    Motako eta Itxaspeko arrokek esanak. Erreportajea. Karkara 317.alea 14.orr.

1.2. Klima. Orioko klima eta ezaugarri nagusiak (prezipitazioak, tenperaturak…)

2. Izaki Bizidunak

2.1. Batasuna eta aniztasuna. (hector link)

  • Biodibertsitatea. Orioko espezie bereizgarriak
    Igela. Erreportajea. Karkara 279.alea 16.orr ???
  • Orioko espezie babestuak (…)

2.2. Izaki bizidunak eta ingurua

  • Orioko ekosistema adierazgarriak. 3 elementu nagusi herrian: itsasoa (Kantauri itsasoa), ibaia (Oria), errekak (Altxerriko erreka, Santiagoerreka, Donpernasa eta Olaberrietako erreka nagusienak), lurrazala.
  • Bertako ekosistemen ezaugarri ezberdinak: Itsaslabarra (Amezti azpia, Talaiazpia, etab.). Itsas-padurak (Altxerriko erreka inguruak, Portuko zuloa, Donpernasa eta Olaberrietako sarguneak). Ibai-haltzadia (Motondoren hegoaldeko altzadia). Duna sistema. Baso autoktonoak (Aganduru baserritik Kukuarrirako bidean).
  • Gizakiaren eraginez sortutako ekosistemak: baratzeak, zelaiak (adibidez Oriaren erribera osoan urari irabazitako lurrak). Batez ere Oria ibaiaren uholde lautadan. Baso aloktonoak (Oria ibaiaren erriberetakoak).
  • Lehenaldia, orainaldia, potentziala: ekosistema ezberdinen lehengo egoera, oraingo egoera eta egoera potentziala.
  • Herriaz gaindiko beste ekosistema nagusien garrantzia eta lotura (adibidez Oria ibaia Aizkorrin sortzen denetik Oriora iritsi bitartean jasaten duenak eragin zuzena du Orion ibai inguruko ekosistemen egoeran; Ernio-Gazume, Pagoetako parke naturala; Inurritzako biotopoa; Irisasiko baso autoktonoak, etab.)
  • Orioko eremu babestuak. Oriako itsasadarra ( Europako Natura 2000 sarean. 2003. urtean Garrantzia Komunitarioko Leku (GKL) izendatua. 2010. urtean Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendatua. Hiru udalerrietan banatua: Orio, Aia eta Usurbil).
    Oriaren itsasadarra KBE izendatu dute. Erreportajea. Karkara 296.alea 14.orr.
  • Babestua da habitat esanguratsu batzuk daudelako, eta horien babesarekin biodibertsitatea bultzatzen delako:
    • Estuarioak (Oria ibaiaren eta itsasoaren artekoa).
    • Marea baxuan ur-azpian geratzen ez diren zelai lohitsu edo hondartsuak.
    • Spartina (Spartina maritimae) zelaiak.
    • Hezeguneetako ihitza halofiloak.
    • Hezeguneetako sasi halofiloak.
    • Txilardi lehor azidofiloak.
    • Belarra mozten den zelaiak. Haltzadiak eta lizardiak.
    • Hegoaldeko zuhaitz igelaren hazkunderako putzuak (Hyla meridionalis).
    • Igel espeziea Mendizorrotzen galtzear egon ondoren populazioa mantentzeko eta ugaritzeko putzuak (Zaragueta Herri Eskola parean, Itxasperako bidean, etab.).
    • Duna tertziarioak (kirol portuaren bazterrean (balio ekologiko eskasa, gaur egun).

Konpetentzia partikularra

Orioko ikuspegitik, giza jardueraren eraginez ingurumenean sortutako arazo nagusiak deskribatzea, horien zergatiak edota ondorioak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak

  • Orioko airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura mota nagusiak beren jatorriarekin eta ondorioekin lotzen ditu.
  • Inguruko paisaian ikus daitezkeen zenbait inpaktu aztertzen ditu.
  • Etxeko eta ikastetxeko energia balantze orokorrak egiteko gai da.

 

Kontzeptuak

1. Gaur egungo eragina

  • Lurzoruaren okupazioa: Lur urbanizatua (Orioko herrikoak). Laborantzarako lurrak (baserrietako bazterrak eta Oriaren erriberak). Baso ustiapenerako lurrak (Kukuarriko magalean). Eremu naturalak (aurrez aipaturikoak).
  • Ur-sistema: herriko ur-horniduraren ezaugarri nagusiak (Ibaiederko ur erreserba). Herritarren ur-kontsumoa (etxeetakoa, industriarako ura).
  • Ur kutsadura. herriko ur zikinen tratamendu sistema (Ur zikinen jasotzea eta ponpatzea -Ubengungo sarreran-; Iñurritzan ur-araztegia)
  • Kutsadura atmosferikoa.
  • Kutsadura akustikoa.
  • Herriko energia iturri nagusiak. Energia kontsumoa (etxeetan, industrietan, zerbitzuetan (adib. Kaleetako argiteria).
  • Herriko hondakin solidoen kudeaketa: Hondakin ezberdinak.Hondakin bilketa. Hondakin solidoen tratamendu sistema.

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Uraren erabilpen egokiarentzako irizpideak ezagutu eta praktikara eraman.
  • Hondakin ezberdinak. identifikatzea eta sailkatzea
  • Deskribapenak egiteko, azalpenak emateko eta argudiaketak egiteko arauak.
  • Datu esperimentalak tauletan, grafikoetan eta mapetan biltzeko, antolatzeko eta interpretatzeko jarraibideak.
  • Orion gizakiak, historian zehar, ingurumenean izan duen eragina identifikatzea. Orain 5000 urte, orain 1000 urte, Orain 2 mende, gaur egun.

Konpetentzia partikularra

Orion garapen iraunkorrerako dauden estrategien berri izatea eta ikastetxean helburu horrekin garatzen diren jardueretan jarrera positiboz parte hartu eta laguntzea.

Ebaluazio irizpideak

  • Badaki Orion zer espezie (fauna eta flora) dauden desagertzeko arriskuan, baita zer eremu babestu dauden ere.
  • Parke naturaletan eta ibilbide ekologikoetan antolatutako jardueretan parte hartzen du.
  • Inguruaren kudeaketa iraunkorra lortzeko ikastetxeak parte hartzen duen jardueretan laguntzen du (hondakinak gaika bildu, birziklatutako gauzak erabili, energia aurrezten ahalegintzen da… Ikastetxeetako Agenda 21).

Kontzeptuak

1. Ingurumenaren problematika eta garapen iraunkorra

  • Orioko ingurumen arazo nagusiak. Ingurumena zaintzea, kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea, kontsumo arduratsua eta garapen iraunkorra eta aztarna ekologikoa.
  • Oriotarrak eta ingurumena. Herritarren garrantzia ingurumenaren babesean.
  • Herrian egin diren, egiten diren eta egingo direnen ekintzek ingurumenean duten eragina aztertu, ahal den neurrian gutxitu edo sahiestu eta konpentsatu egin behar dira.
  • Ingurumen irizpideak oinarrizkoak behar dute edozein ekintza egiterakoan (proiektuak, etab.).
  • Jasangarritasunerako bideak: kontsumoa gutxitu, garaian garaiko eta tokiko produktuak kontsumitu, mugikortasun garbia erabili…

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Ingurumena zaintzeko xedearekin egiten diren ekimenetan modu aktiboan parte hartu.
  • Deskribapenak egiteko, azalpenak emateko eta argudiaketak egiteko arauak.
  • Inguruko errealitatearekin lotutako gai zientifikoei buruzko monografiak egiteko orientabideak.

Konpetentzia partikularra

Orioko herri-kantak era egokian abestu, ahots- teknikaz baliatuz, doitasunez afinatuz, erritmoa zehazki erabiliz eta abestiak transmititzen duen mezuarekiko arretaz, Orioko kantutegia ezagutzearren eta honen ezagutzaz gozatzeko, Euskal Herriko musika eta giza sustraiez jabetzeko, eta kanturako ahalmena, hala nola arretaren eta talde-lanaren baloreak garatzeko, musika-irizpide baten jabe eginez.

Ebaluazio irizpideak

  • Abestiak teknika egokia erabiliz interpretatzen ditu.
  • Afinazioa une oro zaintzen du, behar denean erregistro egokira egokituz.
  • Hitzen ahoskera eta erritmoa ondo uztartzen ditu.
  • Abestiaren mezua ulertuz abesten du.
  • Kantuarekiko interesa erakusten du, kantua kultur-adierazpen den aldetik.
  • Abestean intentsitate, karakter eta abiaduraren ñabardurak modu egokian erabiltzen ditu.
  • Akzioa eta gogoeta orekatzen ditu.

Kontzeptuak

Orioko kantutegiko abesti batzuk

  • Aidean Idazten
  • Akio, akio, Txomin gogotik
  • Aldapeko Maria
  • Alde Iluna
  • Aliron
  • Auntton Lumera
  • Antton bat eta Antton bi
  • Arrantza
  • Balearen bertsoak
  • Bertso txiki bat
  • Bota mila duro
  • Delako herri hau
  • Dios Te Salve
    Mp3 / partitura / letra
  • Eragiozu
  • Euskaldun bat zen itsu
  • Galai bat etorri zan
  • Lizargate
  • Mirotzak
  • Oria ibaia
  • Orioko zuluan
  • Pello eta Nikolasa
  • Senarra degu Londresen
  • Tarrabillon
  • Txalopin txalo
  • Zazpi laguntxo gera

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Estilo ezberdinetako Orioko abestien interpretazioa.
  • Abestiaren prestakuntza egokia, alderdi kontestualen (jatorrizko tokia, garaia, gaia), teknikoen eta estetikoen ardura izanez.
  • Testuaren ulertze eta ahoskatze zuzena, kontuan izanik abestiak lehengo gertaerak, ohiturak, eta mintzamoldeak erabil ditzakeela.
  • Herriko kantuen grabaketen entzuketa eta honi buruzko hausnarketa.
  • Talde-kantua sustatzea helburu duten ekintzen antolaketa.
  • Kontzertuetara joatea.
  • Orioko musikarien diskografiak ezagutzea.

Oharra: Abestien irakaskuntzan, irakasleek ahalegina egin beharko lukete abestiak euren baitan irakasteaz gain, euren esentzia ere transmititzeko.

Konpetentzia partikularra

Orioko musika-konposatzaileen obra ezagutzea, herri-musika zein kultua, egilearen, estiloaren eta konposizioaren informaziorik behinenak lortuz, musika entzunez eta musikaren egitura formala, dimentsio estetikoa eta komunikatiboa aztertuz, musika-tresnak bereiztuz beren soinu eta formarengatik, Orioko nortasuna hobeto ezagutu eta, ondorioz, honen gozamena areagotzeko.

Ebaluazio irizpideak

  • Entzuketaren aurre-azalpenean agertutako kontzeptuak bereganatzen eta erabiltzen ditu.
  • Obra baten oinarrizko ideiak ezagutzen eta adierazten ditu.
  • Egilearen zein interpretatzailearen buruzko datuak azaltzen ditu.
  • Forma eta soinuarengatik musika-tresnak ezagutzen ditu.
  • Musika-tresna bakoitza bere familiakoekin sailkatzeko gai da.
  • Musika-estilo ezberdinen funtzioaz jabetzen da eta hauek modu koherentean argudiatzeko gai da.
  • Beharren araberako musika aukeratzeko eta erabiltzeko gai da.

Kontzeptuak

1. Orioko musikariak

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Entzundakoari, egileari, eta estiloari buruz informazioa jasotzea.
  • Musika entzuketak.
  • Entzuketaren azalpena, garaiko beste arteekiko harremanetan.
  • Entzuketan oinarrituta, eskemak egitea.
  • Musika-tresna familien sailkapena.
  • Arreta eta kontzentrazio jarrerak.
  • Orioko musika talde, abesbatza eta orkestrarik adierazgarrienen ezagutza.
  • Orioko musikaren grabaketen entzuketa.
  • Orioko musikaren grabaketen bilaketa.

Konpetentzia partikularra

Orioko errepertorioaren obrak ezagutu eta jo, teknika, espresioa eta musika-tresnaren egokitzapena zainduz, aldi berean soinu-iturri desberdinak esperimentatuz, musika-tresnen parte hartzea aztertu eta ondorioak ateraz, musika tresnak autonomiaz erabili ahal izateko, sormena eta interpretaziorako tresna erabilgarri batez jabetzeko, garapen pertsonala lantzeko eta talde lanaren onurak ahalbidetzeko.

Ebaluazio irizpideak

  • Jotzean, gorputz-jarrera egokia du.
  • Espresioa zaintzen du.
  • Jotzerakoan, musika-tresna egokia hautatzen du.
  • Taldearekin koordinatzen eta bere eskuhartzea egoki neurtzen daki.
  • Arreta gordetzen daki eta itxaronaldiak joaldiekin behar bezala tartekatzen ditu.
  • Interpretazioa hobetzeko gogoa, ekinean adierazten du.
  • Bere iritzia egoki azaltzen du, errespetuz eta aurrera egiteko jarreraz.

Kontzeptuak

Aukeratutako 20 abestien partiturak

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak

  • Orioko ahots-musika errepertorioko obren interpretazioa musika-tresna batez.
  • Orioko musika instrumentalaren interpretazioa.
  • Talde instrumentalak osatzea.
  • Inprobisazio instrumentalaren bidez, erritmo eta melodiak sortzea.
  • Musika-tresnaren arabera, sonoritatearen esperimentazioa.
  • Jarrera irekia soinu-esperimentazioan.