Liburutegiko arduraduna ordezkatzeko deialdia zabaldu du Udalak

  Orioko Udalak deialdia zabaldu du liburutegiko arduradunaren ordezkoa bilatzeko. Hainbat asteko ordezkapena izango da, eta interesdunek curriculuma bidali beharko dute Lanbideren bidez. Hau da deialdiaren kodea: 162024010189. Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna irailaren 15a [...] Irakurri

Liburutegiak goizeko ordutegia izango du irailaren 20ra arte

Orioko liburutegiak uda sasoiko ordutegia izango du datozen bi asteetan, irailaren 9tik 20ra, eta 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik; arratsaldetan, aldiz, itxita jarraituko du. Ordutegia ez ezik, eskainitako zerbitzua ere mugatuagoa izango da: erabiltzaileek [...] Irakurri

Urte osoko lanaren saria

Iritsi da, aurten ere, Kontxako bigarren asteburua, urtean zehar egindako lana erakusteko aukera aparta gure arraunlarientzat eta Orioko arraun-familia osatzen dugun guztiontzat. Herriko bi taldeek lan bikaina egin dute eta ohorezko txandan lehiatuko dira; [...] Irakurri

Itxaspeko bidea itxi du Udalak, segurtasuna bermatzeko

  Itxaspeko bidean luizia izan da azken orduotan: hainbat harkaitz erori dira, eta beste zenbait erortzeko arriskua dago. Horregatik, ibiltarien segurtasuna bermatzeko, bidea erabat ixtea erabaki du Udalak. Adituen laguntzaz, hormaren egoera aztertuko da [...] Irakurri

Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago irailaren 25era arte

Talde txikiak, irakasle eskarmentudunak eta ikasteko giro ona eskaintzen ditu, maila guztietako ikasleentzat. Hiru bide daude euskaltegian izena emateko: Euskaltegira bertara jotzea, Bikamiotako errotondaren ondoan (KTA eraikina), astelehenetik ostiralera: 10:00 - 13:00 eta 17:00 - [...] Irakurri

Behoria Garbia jardueraren bigarren edizioa irailaren 21ean egingo da

Begi Bistanek antolatutako Behoria Garbia ekimenaren aurtengo ekitaldia irailaren 21ean egingo da Orion eta Oria ibaiaren itsasadarrean. Egun osoko ekoturismo-jarduera izango da, eta parte-hartzaileak jasangarritasunaren eta ingurumenaren defentsaren inguruan sentsibilizatzea du helburu. Ekimena aurkezteko [...] Irakurri