Udalak herriko zarata-mapa egin zuen 2015. urtearen bukaeran eta udalbatzarrak 2016ko apirilaren 5ean eman zion lehen onarpena.
Zarata-mailari dagokionez herriko egoera zein den azaltzen du zarata-mapak, legeak markatzen dituen parametroetan. Europako araudiak zehazten du nola neurtu behar den kutsadura akustikoa eta zein neurri zuzentzaile aplikatu behar diren kutsadura horri aurre egiteko. Berez, 10.000 biztanletik gorako herriak daude legez behartuta zarata-mapa egitera; baina Orioko Udalak egin egin du, Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza bat baliatuta.
Acústica+Lumínica enpresak egin du Orioko zarata-mapa osatzeko lan teknikoa.
Hemen ikusi eta deskargatu daitezke zarata-maparen laburpena eta erantsitako planoak. Dokumentu guztiak PDF formatuan daude.