Egutegi fiskala
Arautegia
Errolda fiskalak, non ordaindu beharreko kuotak eta hauek finkatzen dituzten zergako elementuak ezartzen baitira, jendaurrean ikusgai jarriko dira udaletxeko bulegoetan dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenagotik eta hamabost laneguneko epez.
Kuotak eta gainerako zerga-elementuak, dagozkien erregistroetan alta ematerik suposatzen ez dutenez gero baizik eta subjektu pasibo bakoitzari banaka jakinarazi zaion egitate zergagarri bati dagozkionez gero, kolektiboki jakinaraziak izango dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 98.3 artikuluan aurreikusitakoaren babespean.
Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.
Azaldutako egutegi fiskal honen iragarkiak kobrantza-iragarkiaren zeregina ere beteko du. Kobrantza ondoko zehaztapenen arabera egingo da:
- Ordaintzeko bitartekoak: Ordainketa egin daiteke udal-bulegoetan kreditu-txartelarekin, ordainketa-pasabidearen bitartez, edo internet bitartez hemen. Era berean, subjektu pasiboei igorritako barra-kodea duen dokumentuaren bidez ordaindu ahal izango da xede horretarako egokitutako diru-kutxatan
- Ordaintzeko lekuak: Ordainketa-dokumentuan agertzen diren diru-etxe lankideetan.
- Borondatez ordaintzeko denboraldi gisa seinalatutako epeak igarotakoan, zorrak premiazko prozeduraren bidez ordainaraziko dira, eta ondoko gainkargu hauek sorraraziko dituzte:
- Baldin eta sartu gabeko tributu-zorra premiatzeko probidentzia zordunari jakinarazi baino lehen ordaindu bada, gainkargu exekutiboa %5ekoa izango da.
- Baldin eta diru-sarrera premiatzeko probidentziaren notifikazioa jaso ondoren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorreko 61.5 artikuluan ezarritako epea igaro baino lehen egiten bada, ordaindu beharreko premiamenduzko gainkargua %15ekoa izango da.
- Epe hori igaroz gero, exiji daitekeen premiamenduzko gainkargua %20koa izango da; berandutzako interesak eta, kasua hala bada, gertatutako prozesu-kostuak aplikatuko dira.
Eta hala ageriko egiten da, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuko 18. artikuluak xedatzen duena betez.