Udalak herriko hitzak eta esamoldeak biltzeko beka-deialdia egin zuen 2023ko udazkenean, eta, beka irabazita, Aritz Pardina oriotarra aritu da bilketa-lan horretan.
Urtarrilean hasi eta ekainera bitarte, bilketa-lan mardula egin zuen Pardinak. 600etik gora hitz eta esamolde jaso, sailkatu eta antolatu ditu. Gehienak, ahotsak.eus webguneko Orioko adinekoei grabatutako elkarrizketen bidez jaso ditu, edota oriotarrek han eta hemen publikatutako testuen hustuketa eginez; baina kalean entzundako hizkera bizi-biziko aleak ere jaso ditu tarteka.
Jarraian duzue Pardinak osatutako bildumaren lagin bat. Ekimenaren helburua da herriko hitzak eta esamoldeak jaso eta zabaltzea, belaunaldi berriek ezagutu ditzaten eta normaltasunez erabili ditzaten. Beraz, oriotarrei gonbita egiten die Udalak haiek ezagutzen edo erabiltzen dituzten herriko esamoldeak partekatzeko eta, hartara, bilduma aberasteko.
…
…