Zaintzen ekosistema eraldatzen

Orioko Udalaren proiektu estrategikoetako bat da herriko zaintza-eredua aldatzea, gaur egungo arreta-eredua birformulatzea, pertsona ardatz gisa duen arretaren ikuspegitik. Eredu horrek zaintza behar duten adinekoen bizi-kalitatea bilatzen du eta horri ematen dio lehentasuna, haien beharretatik abiatuta.

Horretarako, funtsezkoa da pertsonak bere nahien arabera bizitzen jarraitzeko behar dituen zerbitzu eta arreta guztien koordinazioa eta parte-hartzea.

 

HELBURUA

Udalak sukaldetik plazara ekarri nahi du zaintzen gaia, eta herriaren erdigunean jarri: gaur egungo eredua irauli eta zaintzen duen herri bihurtuko dugu Orio.

.

URRATSAK

Gaur egungo zaintza eredua aztertuko da lehenik, diagnostiko parte-hartzaile bat egiteko, eta prozesuan bildutako informazioarekin, plan estrategiko bat diseinatuko da ondoren.

  • GALDETEGIA:

Oriotarrek zaintzarekin dituzten ala izan dituzten bizipenak modu anonimoan jasotzeko galdetegia prestatu zuen lehenik Udalak, eta 200dik gora herritarrek beren esperientziak partekatu zituzten; ekarpenak oso baliagarriak izan ziren.

  • EKITALDIA:

Lanketa abian jarri dela herritarrei jakinarazteko eta gaian interesa duten herritar guztiak elkartzeko, Zaintzak Plazara! ekitaldia egin zen martxoaren 17an.

Herriaren egungo egoera erakusten duten zortzi panel prestatu ditu Udalak, HEMEN ikusgai.

  • LANKETA-SAIOAK:

Eredu berriA diseinatzeko, Udalarentzat ezinbestekoa da zaintzaren alorreko profesionalen eta erabiltzaileen beharrak, kezkak, hutsuneak… ezagutzea, eta horretarako, gogoeta egiteko topagune izan nahi duten zazpi saio antolatuko ditu apiril-maiatzetan.

 

ERAGILEAK