
Orioko Udalaren aterkipean, herriko eragileek eskaintza zabala prestatu dute haur eta gaztetxoentzat, udako denboraldirako.
- Zabaldu taula HEMEN.
Jardueretan izena emateko epea apirilaren 29an zabalduko da maiatzaren 12ra arte, eta interesatuek, GALDETEGI hauen bidez eman beharko dute izena:
.
- Karela kiroldegia (igeriketa, padela eta uda sasoian)
- Orio Bate bizkorrak (softbola-beisbola)
- Orioko Futbol Elkartea (futbola)
- Orio Arraunketa Elkartea (arrauna)
- Orio Itsastresna Surf Kluba (surfa)
- Zast Saskibaloi Taldea (saskibaloia)
- Eragin Eskubaloi Taldea (eskubaloia)
- Orioko Atletismo Taldea (atletismoa)
- Txurrumuski kultur eta aisialdi gazte taldearen Gazte Abenturak 2025
Ohar garrantzitsua: Galdetegia bete ondoren, lekua erreserbatzeko, ezinbestekoa izango da zehaztutako kontu korrontean ordainketa egitea eta ziurtagiria eragilearen posta elektronikora bidaltzea, kontzeptu gisa haur edo gaztetxoaren izen-abizenak jarrita. Prozesua ondo egin bada, eragileak posta elektronikoari erantzungo dio lekua ondo erreserbatu dela jakinarazteko.