Orioko Udalaren aterkipean, herriko eragileek eskaintza zabala prestatu dute haur eta gaztetxoentzat, udako denboraldirako.

Jardueretan izena emateko epea apirilaren 22an zabalduko da maiatzaren 13ra arte, eta interesatuek, GALDETEGI hauen bidez eman beharko dute izena:
.
Ohar garrantzitsua: Galdetegia bete ondoren, lekua erreserbatzeko, ezinbestekoa izango da zehaztutako kontu korrontean ordainketa egitea eta ziurtagiria eragilearen posta elektronikora bidaltzea, kontzeptu gisa haur edo gaztetxoaren izen-abizenak jarrita. Prozesua ondo egin bada, eragileak posta elektronikoari erantzungo dio lekua ondo erreserbatu dela jakinarazteko.