OINARRIZKO ARAUDIA

Abenduaren 27ko 25/2013 Legeak ezarritakoaren arabera, administrazio publikoari zerbitzuak ematen dizkioten enpresa eta hornitzaileek faktura elektronikoa erabili behar dute.

Lege horren bitartez, helburu hau bete nahi du Espainiako gobernuak: hornitzaileei ordaintzeko prozedurak arintzea eta ordaintzeko dauden fakturei buruzko ziurtasuna ematea.

 

NOIZTIK APLIKAGARRI

Arau hori NAHITAEZ BETE BEHARREKOA da 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera.

 

APLIKATZEKO MODUA

Arau orokor hori aplikatzeko, Orioko Udalak 4/2015 dekretua onartu zuen 2015eko urtarrilaren 13an, hornitzaileek Orioko Udalari egiten dizkioten faktura elektronikoak jasotzeko prozedura arautzeko asmoz.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorra

Dekretu horren bidez, Orioko Udalak bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrarekin.

Nork aurkeztu behar du faktura elektronikoa?

Orioko Udalari ondasunak entregatu edo zerbitzuak eman dizkieten hornitzaile guztiek sortu eta igorri dezakete faktura elektronikoa. Hornitzaile horiek behartuta egongo dira faktura elektronikoa erabiltzera eta hura Gipuzkoako Foru Aldundiaren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrean aurkeztera, entitate hauek direnean:

  • Sozietate anonimoak
  • Erantzukizun mugatuko sozietateak
  • Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak
  • Zerga araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen sukurtsalak eta establezimendu iraunkorrak
  • Aldi baterako enpresa elkarteak
  • Interes ekonomikoko taldeak, interes ekonomikoko Europako taldeak, pentsio funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio funtsak, aktiboak erabiltzeko funtsak, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsak, hipotekak titulizatzeko funtsak edo inbertsioak bermatzeko funtsak.

Salbuespena

Dena dela, 3.005 euro bitarteko fakturak salbuetsita geratzen dira faktura elektronikoa erabiltzeko obligaziotik eta hura dagokion faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrean aurkeztetik, ondoko kasuetan izan ezik:

  • Hornitzaileak edozein unetan behartuta badaude fakturaren bat formatu elektronikoan egitera, aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoa gainditzeagatik, hortik aurrerako ondasun entrega eta zerbitzu prestazio guztietan faktura elektronikoa erabili beharko dute, zenbatekoa edozein izanda ere.
  • Udalak kontratazio prozedurak bultzatu ditunean, dekretuan aipatutako hornitzaileek faktura elektronikoa egin eta bidaltzeko obligazioa izango dute baldin eta adjudikazioaren zenbatekoa, osorik, 3.005 euro baino handiagoa bada, nahiz eta aurkezten diren fakturak, banan-banan, kopuru txikiagokoak izan.

 

FAKTURA ELEKTRONIKOEN FORMATUA

Formatu egituratua. ‘Facturae’ formatua, 3.0, 3.1 eta 3.2 bertsioetan. (sortzen duen programa: ef4ktur).

ef4ktur programa (Windows, Linux eta Mac bertsiotan) hemendik deskarga daiteke: http://www.ef4ktur.com

Ziurtagiri onartu batean oinarritutako sinadura elektroniko aurreratuarekin sinatuak, faktura elektronikoen edukiaren benetako jatorria eta osotasuna kreditatzeko.

Sinadura elektronikoaren formatuak bete beharko du XML-Advanced Electronic Signatures (XAdES), ETSI TS 101 903 zehaztapena. XAdES 1.2.2. eta 1.3.2. bertsioak onartuko dira. Sinaduretan honako luzapenak onartuko dira: XAdES-EPES eta XAdES-XL.

BESTE FORMATU BATZUK, PDFak ESATERAKO, EZ DIRA ONARTUKO BALIOZKO FAKTURA ELEKTRONIKO GISA.

UNITATE ORGANIKOEN KODEAK

Organo kudeatzailea: L01200610
Unitate izapidetzailea: L01200610
Kontabilitate bulegoa: L01200610

URRATSAK

  • Facturae formatuko faktura sortu (ef4ktur programa erabiliz).
  • Fakturari sinadura digitala eman, IZENPE, e-dni edo Camerfirma ziurtagiri digitalak erabiliz.
  • Faktura helbide elektroniko honetara bidali:

Aldundiaren zerbitzuak faktura elektronikoa jasotzen duenean, bidaltzaileari erantzuten dio, faktura ondo jaso dela adieraziz.

INFORMAZIO GEHIAGO

Aldundiaren webgunean kontsultatuta:

TRAMITE ETA ZERBITZUAK atalean, FAKTURAZIOA ETA FAKTURA ELEKTRONIKOAK puntuan.