Kultura
Iñigo Gaiton G. de Txabarri
Kultura-teknikaria
Tel:
943 83 03 46 / 679 417 763
Mail:
kultura@orio.eus
Helbidea:
Herriko Plaza, 1
20810 ORIO
Ordutegia:
08:30–14:30
Hauek dira Kultura Sailaren helburuak:
- Orioko herritarren garapen pertsonal eta kolektiboa sustatzeko kalitatezko kultur eskaintza zabal eta anitza osatzea berritasun, aniztasun, elkartasun, herritarren arteko bizikidetza eta emakume eta gizonezkoen berdintasun-printzipioak kontuan hartuz.
- Herriko kultur elkarte, talde eta eragileek sortutako kultur jarduerak sustatzea, babestea eta zabaltzea, beren arteko eta Udalaren arteko lankidetzarako eta koorinaziorako bideak sortuz, elkartegintza sustatzeko eta elkarteen garapenean laguntzeko.
- Herri-ondarea balioan jartzea, sustatzea eta zaintzea, horretarako programak sortuz.
- Jai eta festa parte-hartzaileak sustatzea eta antolatzea, jarduera berritzaileak bultzatuz, betiere herriari izaera ematen dioten tradizioak ahaztu gabe.
Zerbitzuen zerrenda
- Herriko kultur agenda landu eta antolatzea.
- Kultur espazioen eta materialen lagapena eta erabilera kudeatzea.
- Herriko jai nagusien dinamizazioa: San Pedro, San Nikolas, Gabonak eta Inauteriak; Balearen Eguna (5 urtez behin).
- Danbolin Musika Eskola Publikoaren kudeaketa.
- Udal Liburutegiaren kudeaketa.
- Musika eta dantza entseguetarako espazioen kudeaketa.
- Kultura-, ingurumen- eta aisialdi-jarduerak burutzeko dirulaguntzak banatzea.
- KZgunearen kudeaketa.
- Ikastaroak (Ostargi elkartearen bitartez): joskintza, patchwork, quilling…
Menpeko azpiegitura eta zerbitzuak
- Kultur Etxea
- Danbolin Musika Eskola
- KTA Kultur Tailerra
- Salatxo Aretoa
- Arraunetxeko areto balioanitza
Dirulaguntzak
- Kultura, aisialdia, festak eta ingurumenaren inguruko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak.