2020/09/24

 

GAI-ZERRENDA

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko uztailaren 30eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta bere eranskinen aldaketa, eragina 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

3.- Onartzea, egoki bada, aplikatu beharreko hobariak, udal-erabilera publikoko lurrak okupatzeagatiko tasari dagozkionak.

4.- Ontzat hartzea, egoki bada, Aita Lertxundi kaleko 44. zenbakiko finkari (ondasun demaniala) zegokion padura saneatuko lursailaren jabetza osoaren doako lagapena, eta alkateari ahalmena ematea, egoki bada, horren nahitaezko eskritura publikoa sinatzeko.

5.- Onartzea, egoki bada, 2020ko EUSKARALDIAri buruzko adierazpen instituzionala.

6.- Eskariak eta galderak.