Kamikaz Kolektiboak ‘Troia’ antzezlana eskainiko du ostiralean hondartzan

 

Udako kultur programaren baitan, Kamikaz Kolektiboak Troia antzezlana eskainiko du ostiralean, abuztuak 23, 19:00etan. Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias antzezleek prestatutako lana da, 50 minutu ingurukoa, eta adin guztietako ikusleei zuzenduta dago.

2014an sortu zuten Kamikaz Kolektiboa Olaizolak, Gaztañagak eta Eliasek, antzerkiaren eta generoaren hausnarketaren inguruan partekatzen zituzten ikuspegiek batuta. Ordutik, hainbat antzezlan eta bi film labur osatu dituzte, eta Troia da taldearen proposamenik berriena. Ikuskizunak hiru superheroi ditu protagonista, eta herria salbatu beharko dute agertu berri den objektu misteriotsu batetik.

Emanaldia euskaraz izango da, hondartzan, 19:00etatik aurrera.