Danbolin Musika eta Dantza Eskolak irailaren 2an zabalduko du hirugarren matrikulazio-epea

2024-2025 ikasturtean matrikulatzeko hirugarren deialdia datorren astelehenean zabalduko du Danbolin Musika eta Dantza Eskolak. Irailaren 2tik 9ra izango da, eta egungo ikasleak zein berriak matrikulatu ahal izango dira.

Ikasketak

Ikasturtea irailaren 11n hasiko da, asteazkenarekin, eta hau da eskaintza:

1. maila (4, 5, 6 eta 7 urtekoak)

  • Musika eta mugimendua.
  • Instrumentuak (7 urtekoak): txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa.

2. eta 3. maila (8 urtetik aurrera)

  • Musika-mintzaira (2. maila).
  • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
  • Euskal dantza.

Informazio gehiago

Musika-eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen.

Matrikulazioa

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Danbolin Musika eta Dantza Eskolara (Iturbide kalea, 18.), deitu 943 833 727 telefonoa edo idatzi danbolinme@gmail.com helbidera.