Martxan da Mintzalagun programa

 

Hasi da ikasturte berria eta abian jarri berri da aurtengo Urola Kostako Mintzalagun Programa. Egitasmoak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariak) elkartzen ditu, astean ordubetez, euskaraz aritzeko. Euskara praktikatzeko modu bat da, doan eskaintzen dena.

Mintzalagun programa aukera ezin hobea da euskara praktikatu nahi, baina norekin egin ez dutenentzat. Aldi berean, oso egitasmo interesgarria da euskaraz lagun berriak egin eta euskara ikasten ari direnei lagundu nahi dieten herritarrentzat.

Eman izena!

Zabalik da Mintzalagun programan parte hartzeko izen-ematea. Telefono eta helbide hauetara jo dezakezue argibideak jasotzeko eta izena emateko:

  • Orioko euskaltegia
  • 625 485 215
  • urolakosta@aek.eus
  • Webgunea

Aurrez aurre aritzeko aukeraz gain, urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera ere zabalduko da.

Horrez gain, tarteka, aparteko jarduera osagarriak ere antolatzen dira programaren barruan: hitzaldiak, txangoak, irakurle-klubak…

18 urteko ibilbide oparoa

Urola Kostan 2006an ekin zitzaion Mintzalagun programari eta, harrezkero, ibilbide emankorra izan du egitasmoak. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. . Programa Urola Kostako AEK-k dinamizatzen du.