Irailaren 17an elkartu zen festa-batzordea 2024ko San Nikolas festetako programa lantzen hasteko, eta bihar, urriaren 1ean, bigarren saioa egingo dute. 19:00etan izango da, kultur etxean, eta Udalak herritarrei eta herriko eragileei dei egiten die batzordean parte hartzeko.