Elkar-EKIN Lanean proiektuaren baitan, Urola Kostako Udal Elkarteak zaintzaren alorrean lan egiten duten pertsonentzako hiru ikastaro antolatuko ditu urrian. Estimulazio psikoemozionala, zaintzaren sektoreari loturiko sentsibilizazioa eta euskara izango dituzte aztergai, eta 100% diruz lagunduak izango dira.
Ikastaroak Oteiza Lizeo Politeknikoan izango dira, eta izena emateko epea zabalik dago (lehentasuna izango dute langabezian dauden pertsonek eta eskualdean bizi direnek).
Hauek dira hiru ikastaroak:
Estimulazio Psikoemozionala
Menpeko pertsonen alderdi kognitiboaren, emozionalaren eta fisikoaren estimulazioa lantzeko ikastaroa.
- Noiz: 2024ko urriaren 7tik 10era
- Ordutegia: 15:00 – 17:30
- Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
- Nork eskainia: Matia Fundazioak
Sentsibilizazio jardunaldiak
Pertsonen zaintzak duen garrantzia ulertarazten eta egunerokoan familiaren eta zaintzaileen arteko mugak, harremanak, laneko ohiturak, tratua… nolakoak diren ulertzeko ikastaroa.
Zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten herritarrentzat:
- Noiz: 2024/10/23
- Ordutegia: 16:00 – 18:30
- Non: Oteitza Lizeo Politeknikoa (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
- Nork eskainia: Eneritz Acedo, Gizarte Langilea (Eulen Servicios Sociosanitarios)
Menpekotasun egoeran dauden pertsonen familientzat:
- Noiz: 2024/10/24
- Ordutegia: 16:00 – 18:30
- Non: Oteitza Lizeo Politeknikoa (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
- Nork eskainia: Eneritz Acedo, Gizarte Langilea
Euskara Zaintza:
Zaintza arloan euskaraz aritzeko ikastaroa.
- Noiz: 2024ko urriaren 14tik 25era
- Ordutegia: 15:00 – 18:00
- Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
- Nork eskainia: Zarauzko Udal Euskaltegiak
Izena emateko hiru bide daude:
- 943 890808 telefonoan.
- lanpoltsa@urolakosta.eus helbidean.
- Mankomunitateko lan poltsan izena emanda daudenek, esteka honen bidez.
Informazio gehiago, Udal Elkartearen atarian.