Irailean hasi ziren Andra Mariko obrak, eta gaur gaurkoz azpiegitura lanetan ari dira. Alde batetik, Andra Mari inguruko uholdeak saihesteko, euri-uren sarea egokitzen eta ponpaketa-sistema prestatzen ari dira; bestetik, Kaia kale inguruko hoditeria egokitzeko lanak ere egiten ari dira.
Lan hauen ondorioz, gaurtik aurrera Kaia kaleko 3-5 zenbakien arteko tartea itxita egongo da, obraren fase hau amaitu arte, segurtasuna bermatzeko. Tarte horretan, bertako bizilagunek eta erabiltzaileek soilik izango dute igarotzeko aukera. Datozen asteetan, berriz, kiroldegiko sarreraren inguruan jarraituko dute lanean, hoditeria berria instalatzeko.
Obrek irauten duten bitartean, eraikinetako sarrera-irteerak bermatuta egongo dira une oro, nahiz eta, lanen arabera, zenbaitetan ordezko bideak erabili beharko diren.
Udalak obraren bilakaerari eta izan daitezkeen aldaketei buruzko informazioa eguneratzen jarraituko du, eta herritarrei eskatzen die obrako seinaleak eta itxiturak errespetatzeko.
Barkatu obrek eta aldaketek sor ditzaketen eragozpenak, eta eskerrik asko zuen ulermenagatik.
