Antxiola kaleko eta Ibai Ondo irteerako semaforoen funtzionamendua aldatu egin da ibilgailuentzat, indarrean dagoen araudira egokitzeko.
Araudi berriaren arabera, oinezkoen semaforoa berde dagoenean, ibilgailuenak ezin du anbarrean egon; gorrian egon behar du, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
Orain arte, ohiko erabiltzaileek semaforoen sekuentzia ezagutzen zuten eta bazekiten noiz aldatuko ziren aurreikusten. Funtzionamendu berriarekin, ordea, sekuentzia hori aldatu egin da.
Beraz, semaforoen portaera desberdina dela sumatzen bada, ez da matxura baten ondorioa, egindako aldaketaren ondorioa baizik.
Gidariei semaforoaren seinaleei adi egoteko eta argi berdea piztu arte itxaroteko eskatzen zaie.
