Orioko Udalak pertsona bat hartuko du lanerako aurtengo denboraldi ofizialean (ekainaren 1etik irailaren 30era) turismo bulegorako eta kanpineko harrerarako, eta deialdia egin du lanpostu hori betetzeko.
Deialdian parte hartzeko, langabetua izan behar da. Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako eta asteko 30 ordurako.
Deialdiaren oinarriak
1.- Gutxieneko adina: 18 urte.
2.- Gutxieneko titulazioa: Batxilerra, LH2 edo parekoa den titulazio maila izatea.
3.- Euskararen ezagutza: Gutxienez EGA edo baliokide den titulua eskatzen da.
4.- Ingelesaren ezagutza: Gutxienez, FIRST CERTIFICATE maila edo baliokidea eskatuko da. CAE titulua edo baliokidea 2 punturekin baloratuko da, eta PROFICIENCY titulua edo baliokidea duenak 3 puntu jasoko ditu.
5.- Atzerriko beste hizkuntzen ezagutza frogatzen duenak hizkuntza bakoitzeko bi (2) puntu jasoko du gehienez.
6.- Jarduera Turistikoetarako Teknikari titulua edo baliokidea duenak 5 puntu jasoko ditu eta, aldiz, Turismoko Goi Mailako Zikloa duenak 2 puntu jasoko ditu.
7.- Elkarrizketa: Proba honen bidez izangaiek lanpostua betetzeko duten egokitasuna neurtuko da (6 puntu gehienez).
Curriculumak aurkezteko tokia eta epea
Curriculumak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, titulazioak behar bezala kreditatuz. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
Aurkezteko epea martxoaren 13an zabalduko da eta 31ra arte izango da zabalik.