Aza 08
17:30

Miriam Mendoza ipuin-kontalaria azaroaren 8an itzuliko da kultur etxera

Lekua: Kultur Etxea
Antolatzailea: Orioko Udala

Udalak antolatutako udazkeneko agendaren barruan, Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du azaroaren 8an, astelehenarekin. 17:30ean izango da, kultur etxeko areto nagusian.

Oriotarrek ezin hobeto ezagutzen dute Mendoza, ikasturtean zehar, hilean behin gerturatzen baita herrira. Azaroko saioa ere 3 eta 6 urte arteko haurrei eta haien gurasoei zuzenduta egongo da.

Gonbitak eskuragai daude

Saioa doakoa izango da, baina gonbitak aldez aurretik jaso beharko dira kultur etxean. Jada eskuragai daude.