Otsailaren 28an eskainiko dute ‘Niararen bidaia’ antzezlana
Lekua: Kutur Etxea Antolatzailea: Orioko Udala
Patata Tropikala antzerki konpainiaren eskutik, Niararen bidaia antzezlana izango da ikusgai otsailaren 28an, astelehenarekin, kultur etxean. Familia osoarentzako emanaldia 18:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragai daude 2 euroan, online zein kultur etxean.
Niara Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da. Oso modu berezia dauka naturarekin erlazionatzeko, airearekin, urarekin, landareekin eta animaliekin hitz egiten baitu. Baina gertakari tragiko batek naturaren harmonia hautsiko du: orban beltz bat itsasoaz jabetzen hasiko da. Iemanjá itsasoaren zaindaria arriskuan dagoela jakingo du Niarak, eta bidaia luzea abiatuko du.
Patata Tropikala konpainiaren inguruko informazio gehiago duzue hemen.
Sarrerak salgai
Otsailaren 21eko arratsaldetik hasita, sarrerak eskuragai izango dira online zein kultur etxean, 2 euroan. Online erosteko, egin klik goiko koadro berdean.