Ordutegia:

Karela kiroldegia

  • Astelehenetik ostiralera: 7:00-21:00
  • Larunbatetan: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00
  • Igande eta jaiegunetan: 09:00-13:00

Igerilekua

  • Astelehenetik ostiralera: 7:30-20:30
  • Larunbatetan: 9:30-12:30 eta 16:30-19:30
  • Igande eta jaiegunetan: 9:30-12:30

Helbidea:Erribera Kalea, 1

Tel.:943 89 44 28

Mail:karela.harrera@equiponeo.com

Karela kiroldegia Orioko Udalaren kirol-zerbitzurako sarbidea da. Kiroldegiko leihatila bakarraren bidez, herriko kirol eskaintza ezagutzeko eta jardueretan izena emateko aukera dute herritarrek. Horrez gain, Karelak kiroldegia 5000 m2-tik gorako azalera duen espazioa da, eta jarduera fisikoa, kirola eta osasuna sustatzea du helburu. 

Hauek dira azpiegiturak:

  • Igerileku klimatizatua 25 x 10m
  • Igerileku txiki klimatizatua 6 x 10m
  • Pista estalia
  • Estali gabeko 2 padel-pista eta tenis-pista)
  • Fitness-gela: 200m2 technogym ekipamenduarekin
  • Ciclo indoor aretoa
  • Erabilera askotako gela
  • Tatamia
  • Gorputzaren tratamendurako ingurua (sauna lehorra eta hezea)
  • Rokodromoa
Eskainitako zerbitzuak:
  • Laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua entrenamenduetarako eta fitness-gela erabiltzeko.
  • Uretako jarduerak: igeriketa ikastaroak, aquaerobic-a, haurdunentzako ariketak, haurtxoentzako igeriketa-ikastaroak, adinekoentzako igeriketa-ikastaroak…
  • Jarduera zuzenduak: aerobika, mantentzeko gimnasia, yoga, adinekoentzako gimnastika, haurrentzako eskolak (igeriketa eta gimnastika erritmikoa).
  • Gorputzaren tratamendu pertsonalizatua.
Informazio osagarria:

Erabiltzeko aukerak:

  • Abonatua: Abonu normala egiten duenak libre izango du kiroldegiko instalazio guztiak erabiltzea. Matrikula ordaintzeak eskubidea ematen dio erabiltzaileari abonatuen abantaila guztiak gozatzeko.
  • Denbora-tarte baterako abonua (hilekoa edo hamabost egunekoa): Denbora-tarte baterako abonua egiten duenak libre izango du kiroldegiko instalazio guztiak erabiltzea dagokion epean.
  • Eguneko sarrera: Eguneko sarrerak aukera ematen du kiroldegiko instalazio guztiak erabiltzeko egun batez.