Eka 10
18:30

Asier Arroitaren «TXIRIBUELTA: Bidaia frustratu baten abentura ederra» emanaldia izango da ostegunean, Mintzalagun programaren ikasturtea bukatzeko

Lekua: Arraunetxe
Antolatzailea: Urola Kostako Udal Elkartea eta AEK

Urola Kosta eskualdean abian dagoen Mintzalagun programak urtero egiten du jendaurreko ekitaldi bat ikasturtearen bukaeran. Aurtengoa Orioko Arraunetxen izango da ekainaren 10ean, ostegunarekin, 18:30ean hasita: Asier Arroita informatikari eta argazkilari bizkaitarrak pandemia garaian Asian barrena egindako bidaia luzea kontatuko du.

Ekitaldiak «TXIRIBUELTA: Bidaia frustratu baten abentura ederra» du izena. Asier Arroitak 2019ko irailean hasi eta 7 hilabetez Asiako 10 herrialdetan barrena bizikletaz egindako bidaia kontatuko du. Bidaian ikusi eta ikasitakoa azalduko du Arroitak: bizi izandako pasadizoak, bisitatutako toki ederrak, jendearen erretratuak…