Mar 24 Api 08
12:00

Balearen Eguna: Kartel Lehiaketa

Lekua: Udaletxea
Antolatzailea: Orioko Udala

2022ko Balearen Eguneko kartela osatzeko, kartel-lehiaketa antolatuko du Udalak aurrenekoz. Martxoaren 24an zabaldu da deialdia, eta lanak aurkezteko epea apirilaren 8ra arte izango da zabalik.

Bi talde bereiziko dira: gaztetxoena, 18 urtetik beherakoentzat, eta helduena, 18 urtetik gorakoentzat.

Helduen taldeko irabazlearena izango da 2022ko Balearen Eguneko kartela, eta horrez gain, 300 euroko eta 100 euroko diru-sariak jasoko dituzte helduen eta gaztetxoen taldeetako irabazleek, hurrenez hurren.

Lehiaketaren oinarriak, hemen.