«Bederatzikoa» bertso- eta musika-saioa izango da ostiralean
Lekua: Kutur Etxea Antolatzailea: Orioko Udala
Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso musikariak Bederatzikoa emanaldia eskainiko dute otsailaren 11n, ostiralarekin, 19:00etan kultur etxean. Pianoa eta ahotsa uztartuko dituen saiorako sarrerak eskuragai daude jada kultur etxean, 5 euroan.
«Beethovenek bederatzi sinfonia osatu zituen. Bederatzikoa bertso neurri bat da. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren erremate gisara, klimax unean, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek… ». Hitz horiekin aurkeztu dute Egañak eta Lizasok Beethovenen 250 urteurrenaren harira sortutako ikuskizuna.
Bertan, Beethovenen obrari eta bizitzari errepasoa emango diote, baita bertsogintzan horren berezia izan den neurrian sortutako bertsoei ere, kutur-molde eta garai askotarikoen interpretazio propioa eginez.
Saioaren irudiak, hemen.