Musika
Uzt 09
19:00

Eñaut Elorrietaren kantaldia izango da kiroldegian uztailaren 9an

Lekua: Karela kiroldegia
Antolatzailea: Orioko Udala

Udalak udan antolatutako kultur agendaren barruan, Eñaut Elorrieta kantari gernikarrak kantaldia emango du Orion uztailaren 9an, ostiralarekin. Kantaldia 19:00etan izango da, Karela kiroldegian.

Ikuskizunerako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 10 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 220 sarrera baizik ez daude saltzeko eta gaur arratsaldetik aurrera erosi daitezke kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

Eñaut Elorrieta sortzaile eta kantaria

Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) euskal sortzaile eta kantaria Ken Zazpi taldean aritu zen urtetan eta, ondoren, bakarkako bideari heldu zion, 2013an «Deserriko Kantak» diskoa kaleratu zuenean.

Gero, Ken Zazpirekin argitaratutako disko sinfonikoak eta Labeque ahizpekin egiten duen kolaborazio-lanak mundu klasikoan arakatzera eraman zuen eta «Harian» proiektua sortu zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatutako Kaabestri String Ensemble hari-boskotearekin batera.

Bakarka egindako bidearen azken emaitza «Irteera argiak» diskoa izan da eta disko horretako kantak joko ditu, bereziki, Orioko kontzertuan. Bateria, baxua, gitarra elektrikoa eta biolinak lagunduta taularatuko da Eñaut Elorrieta eta, kanten letrei dagokienez, batzuk bereak dira eta beste batzuk, berriz, idazle ezagunenak: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia, Jose Luis Otamendi …